Aurrekontuen aldaketei nafarroako auzitegi administratiboan helegitea jarriko diela iragarri du Eguesibarreko Geroa Baik
Obskurantismoa eta gardentasun falta dagoela salatu du koalizioak, ez baita gardentasun eta informazio prozedimendu minimorik bete
Gaur goizean egin den ez-ohiko Osoko Bilkuran Eguesibarreko Geroa Baik iragarri du UPN, PSN, VIVE EGÜÉS-EGUESIBAR BIZI, PP eta Vecinos por el Valle taldeek adostutako 3 milioi euroko aurrekontu aldaketei Nafarroako Auzitegi Administratiboan helegitea jarriko diela. Geroa Baik azaldu duenez, aurrekontuak onartu ondoren, horiek aldatzeko puntu bat sartu da 3 milioi euroko inbertsioak gaineratuz. Udal taldeak, aurretik informaziorik ez eta dokumentaziorik jaso gabe, inbertsio hauen alde bozkatzera behartuak ikusi direla salatu du Geroa Baik, eta batzordetik ere ez direla pasa salatu du ere, hori oinarrizko tramite bat dela azpimarratuz, urte honetarako Udalak duen erabaki ekonomiko garrantzitsuenetako bat baita.
Gainera, agerikoa da nahikoa ez den partida bat sartu dela, eraikitzear dagoen kultura etxeari dagokiona alegia, eta nola burutu nahi den eta zein ekintzetan gastatuko denari buruzko informazio izpirik ez dago gainera.
Aurrekontu aldaketa garrantzitsu honek polikiroldegiaren lanak hipotekatu ditzake, bere eraikuntzaren kostu osoa zenbatekoa den ez baitakigu esleipendun enpresak eraikuntza lanak abandonatu ostean.
Lan egiteko modu obskurantista honek oso gutxi dio UPNren gobernu talde honi buruz, bai eta PSN, VIVE EGÜÉS-EGUESIBAR BIZI, PP eta Vecinos por el Valle taldeei buruz ere, eta zinegotzi guztiok baldintza berdintasunean parte hartzeko dugun eskubideari dioten begirune eskasa frogatzen du gainera.