Aurrekontuen eta zergen inguruko eztabaida nabarmendu ditu Geroa Baik ikasturte politikoaren hasieran, bai eta osasun legea, industria legea eta landa garapen eta despopulazio legea bezalako arau garrantzitsuak ere
Zergen inguruko eztabaidan arreta errenta ertainetan eta langile autonomoetan jartzearen garrantzia azpimarratu du berriro ere Azconak
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak ikasturte politiko honen hasieran dituen lehentasun politiko nagusiak aipatu ditu.
Horrela, aurrekontuen eta zergen inguruko eztabaida azpimarratu nahi izan du lehenik. Zergen alorrean, lanaren errenta ertainei eta autonomoen sektoreari zerga presioan beherapena egiteko koalizioaren apustua nabarmendu du Azconak, proposamen hau fiskalitatearen mahaira eraman dutelarik. Aurrekontuei dagokienez, Pablo Azconak azpimarratu duenez gastu sabai orokorra mugatu beharra dago, bai eta departamentu bakoitzaren gastu sabaia ere. Honekin batera nabarmendu duenez, oraindik badira negoziatzeko zain dauden zenbait elementu, hala nola defizit helburua edo Aportazioan Estatuarekin egin beharreko negoziazioa. Edozein kasutan, programa akordioan zein aurrekontuen akordioan jasotako lehentasunen garrantzia azpimarratu nahi izan du Azconak.
Aurrekontuen eta zergen eztabaidarekin batera, parlamentuko saio-epealdi honetarako gako izango diren hiru lege nabarmendu ditu Azconak, hala nola osasunaren foru legea, industriaren legea eta landa garapen eta despopulazioaren legea.
Birsorkuntza demokratikoaren eztabaida aipatu nahi izan du ere Azconak eta mozal legea indargabetzeko Geroa Baik aurkeztutako mozioa azpimarratu du.
Erkidegoen finantzazioari buruz Estatu mailan sortu den eztabaidari dagokionez, Geroa Bairen bozeramaileak UPNk hartutako jarrera gaitzetsi du, Hitzarmen Ekonomikoaren defentsa jaurtitzeko arma moduan erabiltzen ari baitu. Honen aurrean, Hitzarmena anbizioz eta tinkotasunez defendatzearen garrantzia nabarmendu du Azconak, ildo honetan BEZa arautzeko Nafarroaren ahalmena aldarrikatzea edo ECOFINean ahotsa eta botoa edukitzeko aukera aipatuz.
Azkenik, Geroa Baiko parlamentariak Prestazio Handiko Trena Euskal Y-rekin lotzearen inguruan dagoen eztabaida aipatu du, aukera guztien inguruan beharrezkoak diren azterlan guztiak burutzea eskatuz. Zentzu honetan gogorarazi duenez, orain arte ezagututako datuekin Geroa Bairen apustua Ezkiorena dela gogorarazi du, Nafarroako Gobernuak berak 2018an egin zuen modu berean.
Pablo Azcona