Aurrekontuen negoziazioaren aurrean, Geroa Baik arreta berezia jarriko du zorraren trataeran, energia eredu berri baterako markoan eta tokiko ogasunen finantzaketan
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ostean, Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak Aurrekontuen negoziazioari erreparatu dio eta ziurtatu duenez, “departamentuen gastu sabaiaren definizioari dagokionez, kontu ugaritan arreta berezia jarriko dugu”, hala nola zorra, energia eredu berri baterako markoa edo tokiko ogasunen finantzaketa.
Halaber, Auzitegi Konstituzionalak Foru Berriaren gainean emandako epaia aipatu du ere eta ziurtatu duenez, “Auzitegi Konstituzionalak bere funtsezko eginkizunetako bat ahazten du, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriari errespetua alegia, bertan eskubide historikoak babestu eta errespetatuko direla adierazten baita”. “Nafarroaren autogobernu gaitasuna murrizten duen epai honek ez du ordenamendu horrekin bete”, gaineratu du.
Bestalde, aste honetako Osoko Bilkuran Geroa Baik defendatuko duen mozioa aipatu du, horrekin ondare historiko eta kulturalaren babesa eta garapena bilatuko duelarik despopulazioaren aurkako borrokarako elementu traktore moduan”.
Uxue Barkos