Aurrekontuetan bultzatutako lurralde garapen jasangarriko proiektuetarako deialdiaren arrakasta balioetsi du Geroa Baik
“Zeharkako proiektuen bitartez landa mundua aktibatzeko neurriak lantzen jarraitzeko” konpromisoa agertu du Pablo Azcona parlamentariak
Koalizioak Nafarroako Aurrekontu Orokorretan bultzatutako 250 biztanle baino gutxiagoko udalerri eta kontzejuetarako garapen jasangarriko proiektuetarako deialdiaren arrakasta balioetsi du Geroa Baik, Nafarroako Gobernu Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak iragarri ondoren pilotu ekimen honetarako 49 eskakizun jaso direla.
Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez, 2022 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 240.000 euroko partida bat sartu zuen koalizioak erronka demografikoari aurre egiteko inbertsio proiektuak sustatzeko, Foru Komunitatean dauden 250 biztanle baino gutxiagoko 400 herrik baino gehiagok zutelarik proiektu horiek lortzeko aukera.
Azconaren aburuz, “deialdiak espektatiba guztiak gainditu ditu, Nafarroan berritzailea izan den pilotu proiektu hau finkatzeko beharra frogatuz, bere helburua zera baita, herritarrak lurraldean finkatzea eta enplegua sortzea, horretarako zerbitzuak ematen dituzten proiektuak bultzatuz, askotan oinarrizkoak diren zerbitzuak izanik gainera”.
“Erronka demografikoa aukera bihurtzeko konpromisoa dugu, despopulazioaren aurka borrokatzeaz gain, landa mundua ere aktibatuko duten politika eta neurri eraginkorrekin, horretarako zeharkako proiektu estrategikoak erabiliz, eta ekindako bide honetan lanean jarraituko dugu”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.
Pablo Azcona