Itzuli

“Austeritate” politei amaiera eman diezaien eskatu dio Barkosek Sánchezi bai eta Nafarroaren 2017ko superabita inbertitzen uzteko

Uxue Barkos Uxue Barkos

Uxue Barkos Foru Gobernuko Lehendakariak Pedro Sánchez presidenteari eskakizuna egin dio “austeritate” politikei amaiera eman diezaien eta 2017an superabita eduki zuten komunitate autonomoei, hots Nafarroari, kopuru horiek 2018an inbertitzen uzteko eskatu dio ere.

Gaur Gizarte zerbitzuen ikuskaritza topaketa nazional bat inauguratu ondoren Barkosek Efe-ri adierazi dioenez Gobernu berriari “ongi etorria” eman besterik ezin du egin, “argi baitago iraunkorra izan nahi duela”, izan ere “inork ez luke pentsatuko horrelako gobernu taldea sortzea hauteskunde aurrerapen bat antolatzeko”.

Une honetan Gobernu zentralari “egonkortasuna ematearen” garrantzia nabarmendu ondoren, Nafarroako Lehendakariak “errekerimendua eta eskaera” egin dio Sánchezi aurrekontuen egonkortasunaren legea dela eta, “iritzi bera dugula bait dakit”. 

“Nire ustez une aproposa da Pedro Sánchezek austeritate hutsaren politikak, austerizidioarenak, gauzak oraindik gehiago ez zailtzeko, Komunitate Autonomoetako erakundeekin batera lanari ekiteko”, ziurtatu du.

Horregatik, Nafarroako Gobernuko Lehendakari moduan, elkarrekin lan egiteko eskaera egin dio “2017an superabita dugun erakundeek eta komunitate autonomoek inbertsioetarako erabiltzeko aukera eduki dezagun, Nafarroako herritar guztientzako”.

Izena eman gure buletina jasotzeko