Autogobernua, etxebizitza babestua eta euskarari buruzko ekimenak eramango ditu Geroa Baik Osoko bilkurara
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak, Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak hurrengo kontrol saiora eramango dituen ekimenak zerrendatu ditu, autogobernua, etxebizitza politikak eta euskararen sustapenaren ingurukoak.
Lehen tokian, Geroa Baik Nafarroako Gobernuko lehendakariari zuzenduko dio galdera I+G+b eskumenaren transferentziak ekarriko dituen aukerak azal ditzan, koalizioak horren balorazio positiboa egiten duelarik datorren ostegunean egingo den Transferentzien Batzarrari begira. Programa akordioan jasotzen den transferentzia hau gauzatzeko koalizioak burututako lana aldarrikatu du Azconak, eta “Nafarroaren erabakitze ahalmenean aurrerapauso berria” dela azpimarratu du, Foru Komunitatearen industria, ekonomia eta etorkizunarentzako esparru estrategikoa baita hori. Halaber, egin gabe dauden transferentzietan aurrera egiten jarraitzearen beharra gogorarazi du, bekak adibidez. “Geroa Bai beti egongo da autogobernu garatzen jarraitzearen alde”, azpimarratu du.
Etxebizitzaren alorrean, koalizioak modu positiboan baloratu du Nafarroako Gobernuak adostutako Inbertsio Programan jaso diren 95 milioi euroko kopurua, horrekin Exekutiboak babestutako etxebizitzaren merkatuan esku hartzeko aukera edukiko duelarik etxebizitzak berreskuratzeko eta interes orokorraren zerbitzura jartzeko. Geroa Bairen aburuz etxebizitzak Gobernuaren lehentasuna izan behar du eta baliabide hauek aurrekontuaren planifikazioan finkatu ondoren, ahalik eta eragin handiena lortzeko horiek nola erabili zehaztu beharra dagoela defendatu du.
Zentzu honetan, Etxebizitza kontseilariari galdera bat zuzenduko dio, aurreikusitako neurriak azal ditzan eta babestutako etxebizitzak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea bezalako tresnak gogoraraziko ditu, horrela jasotzen delarik ere Geroa Bairen zuzenketa batean, Nafarroako Gobernuak kostubidezko eskualdaketetan eskubide horiek jardutea ahalbidetzeko, erosketa edo alokairu salneurri muga duten etxebizitzen lehen eskualdaketan, bai eta ondorengoetan ere.
Azkenik, Geroa Baik Ana Ollo kontseilariari galdera egingo dio ere atzo Zizurren ospatu zen Nafarroa Oinezari buruzko balorazioa egin dezan, bai eta euskararentzako eta nafar gizartearentzako ospakizun honek duen garrantziari buruz ere. Koalizioak Nafarroa Oinezen antolatzaileak zoriondu ditu eta zorte on opa dio Lizarra Ikastolari, datorren urtekoa antolatzeko arduraduna baita.
Amaitzeko, Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuko Geroa Bairen eledunak hauteskunde orokorrei erreparatu die ere eta hautagaitza bateratua egiteko koalizioak planteaturiko proposamena baztertu izana deitoratu du. Azconak defendatu duenez, Nafarroako indar aurrerakoi eta anitzen batasuna anbizio handiko proposamen garailea zen, Kongresuan zein Senatuan ordezkaritza handiagoa lortzeko gaitasuna zuzena gainera.
Azconak nabarmendu duenez, Geroa Bairen proposamenak “hiru senatari irabaztea” bilatzen zuen, bai eta Kongresurako indar handiena izatea ere, indar aurrerakoi ezberdinen artean ordezkari bakar bat irabaztera mugatu ordez. Zentzu honetan, beste lehentasunak gailendu izana deitoratu du eta “agenda Nafarroarena izan behar duela” defendatu du, “Estatuko agenda izan ordez”.
“Badakigu zer dagoen jokoan eta anbizio handiagoko proposamena nahi genuen, indarrak batzeko gai izango zena eta eskuinaren eta ultraeskuinaren aurrerantzeari aurre egiteko gai izango zena”, azpimarratu du Azconak.
Azkenik, Geroa Bai azaroaren 29ko hauteskunde orokorretara bere hautagaitza propioa aurkezteko lanean dagoela azaldu du Azconak, beste indarrekin elkarrekin aurkezteko akordiorik ez baita lortu.
Pablo Azcona