Itzuli

Autokontsumorako eguzki plakak instalatzeko laguntzarik gabe geratu diren milaka Nafarrentzako konponbidea eskatu dio Barkosek Ministerioari

Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren aldetik autokontsumorako funts gehiago ez emateko erabakia gaitzetsi du Geroa Baiko senatariak

    Uxue Barkos Uxue Barkos
    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Sara Aagersen Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa premiatu du gaur bere Ministerioak konponbidea eman diezaien autokontsumo elektrikorako sistemen baitan eguzki plakak eta biltegiratze sistemak instalatzeko laguntzak eskatu dituzten milaka nafarrei, gaurkoz ezin baitute laguntzarik jaso.
    Ministroak bere departamentuaren ildo nagusiak azaltzeko Senatuko Trantsizio Ekologikoko Batzordean egin duen agerraldiaren baitan Barkosek azaldu duenez, “Nafarroan, gaur egun, eguzki plakak instalatzeko laguntzak eskatu dituzten 12.000 lagunen %40k ez dute laguntzari jasoko, garaiz eta modu egokian kudeatutako espedienteak eduki arren, Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutuak (IDAE bere gaztelaniazko sigletan) Nafarroari dagozkion funtsak areagotzeari ezezkoa eman diolako”.
    Zentzu honetan Barkosek ziurtatu duenez, “bai herritarrek bai eta Nafarroako Gobernuak ere oso ongi egin dute haien lana eta autokontsumoaren alde egin dute”, baina hala ere “12.000 eskatzaile horietatik %40 laguntzarik gabe geratuko dira uneotan horretarako funts nahikoak egon arren”, salatu du Barkosek, aldi berean ministroaren konpromisoa eskatuz, “ezin baituzte eskatzaile horiek albo batean utzi”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko