Autonomia Erkidegoen zorraren barkatzearen ondorioz Nafarroak estatuari egiten dion aportazioa ez kaltetzea eskatu du Geroa Baik
Koalizioak Ogasun departamentua premiatu du gai hau Estatuarekin negoziatu eta aztertu dezan eta foru erregimenaren baitan Nafarroa konpentsatzeko formulak iker ditzan ere
Geroa Bairen aburuz premiazkoa da “Autonomia Erkidegoen zorraren barkatzeak foru diru-kutxarengan izan dezakeen edozein eragin ezkor Ogasun departamentuak bazter dezan eta Estatuarekin batera egin dezan gainera”. “Autonomia Erkidegoen zorraren barkatzearekin Nafarroak egiten duen aportazioa ez kaltetzea” eskatu du koalizioak, “ez eta etorkizunean etorriko diren amortizazioak ere ez”, eta “Foru Ogasunak Hitzarmen Ekonomikoaren Batzorde Koordinatzailean emango den negoziazioaren baitan gai honi lehenbailehen heltzea” planteatu du.
María Jesús Montero lehen presidenteorde eta Ogasun ministroak Autonomia Erkidego guztientzako 83.252 milioi euroko zorraren barkatzea iragarri ondoren, Geroa Baik gogorarazi du “Nafarroa Hitzarmen Ekonomikoarekin arautzen dela eta Estatuarekin duen harremana aldebikoa dela, horregatik ez du inoiz Erkidegoen Likidezia Funtsera jo (FLA bere gaztelaniazko sigletan)”.
Hala ere, Geroa Bairen arabera “erabaki honek, zor eta interesen artean, zifra oso garrantzitsua ekarriko du eta Estatuak hartuko du bere gain, eta zifra horrengan Nafarroak %1,6 ordaintzen du”. Horregatik guztiagatik, “gai honi lehenbailehen heltzea” eskatu du, “erregimen amankomuneko erkidegoei eragiten dieten erabakiek ez ditzaten inolaz ere ez Nafarroaren interesak kaltetu”. Halaber, Foru Ogasuna premiatzen du “Hitzarmen Ekonomikoaren markoan eta foru erregimenaren baitan Nafarroa konpentsatzeko formulak negoziatu eta azter ditzan”.
Azkenik, Geroa Baik berretsi duenez “gai hau modu argian eta zorroztasunez konpondu beharra dago, jarrera demagogikoak ekidinez”. Geroa Bairen iritziz “Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren defentsa ezin da ustezko aukera politikoko uneetara mugatu, baizik eta konstante bat izan bai Nafarroako politikan bai eta Estatuarekin aldebiko harremanean”. Zentzu horretan, koalizioak deitoratu egin du zenbait alderdik, UPN kasu, politikoki erasotu edo konfrontatzeko helburu bakarrarekin, foru erregimena edukitzeak eta horrek dakartzan eskubide eta betebeharrek zer esan nahi duen ahaztea”.