Itzuli

Azcona: Alderdi Popularrak ahal duen guztia egingo du Nafarroarentzako trafiko eskumenaren transferentzia torpedeatzeko

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak datorren kontrol saioan Gobernuari zuzenduko dizkion galderak aurkeztu ditu. Zehazki, Geroa Baik Ramón y Cajal bekei buruz galdetuko du eta beka hauek Nafarroako ekosistema ikertzailean nola gaineratuko diren jakin nahi du. Halaber, Lizarrako oinarrizko zonan osasun zentro egoki bat eraikitzeko ekimenari buruz galdetuko dio Osasun kontseilariari. Zehazki, proposamena zehaztu ahal izateko administraritza bakoitzak eman beharreko pausoei eta erantzukizunei buruz galdetuko dio. Eta gaurkotasun handiko galdera moduan, Nafarroako errealitate linguistikoari buruz Europako Kontseiluko Adituen Komiteak plazaratutako azken txostenari buruz galdetuko dio Geroa Baik Gobernuari. 

    Bestalde, Nafarroako Gobernuko aurrekontu kideen arteko (PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin)  bilera aipatu du ere Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak, astearte honetan Fiskalitatearen Mahaia egingo baitute datorren jardunaldi ekonomikora begira ezarri daitezkeen balizko neurriak aztertzeko. Azconak azpimarratu duenez, “begirada lanaren errentetan eta errenta ertain eta txikietan jarriko duten neurriak” eskatuko dituzte, “bai eta begirada hori errenta tarte horretan dauden autonomoen esparrura ere hedatzea”.

    Beste taldeen neurriak entzungo dituztela azaldu du ere eta “azken urteotan herritarrek pairatu duten egoerari aurre egiteko balio dutenen alde” egingo dutela adierazi du, “izan ere azken urteotan oinarrizko produktuen inflazio garrantzitsua, interes tipoen gorakada edota etxebizitza eskuratzeko zailtasunak handiak izan dira”. “Despopulazioaren eta landa eremuaren alorrean ere ikertu daitezkeen neurriak badira. Eta, zalantzarik gabe, eredu industrial berri baten ezarpena”, azpimarratu du.

    Trafikoaren eskumenaren transferentziaren aurka PPk Senatuan aurkeztu dun osoko zuzenketa gaitzetsi du Azconak. Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez “Alderdi Popularrak Foruzaingoa trafiko eskumena esklusiban jarduteko transferentzia torpedeatzeko ahal duen guztia egingo du, hortaz, aurtogobernua eta Lorafna hain zuzen ere betetzea torpedeatuko du”. “Parlamentu honetako 45 botoko gehiengoa onartzeko deia egiten diogu Alderdi Popularrari, hori baita Ganbera honek Gorrteetara bidali duen agindua erreforma hau onartu dadin eta duela 40 urte Nafarroara iritsi beharreko eskumen honen transferentzia behingoz gauzatu dadin”, azpimarratu du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko