Itzuli

Azcona: Bere adierazpenekin Ayusok gure lurraldearen historiari buruz duen erabateko ezagutza eza agerian jarri du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak egindako adierazpenetan, Vox-en aurkako botoak LGTBI+ kolektiboari Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna agertzeko adierazpen instituzionala onartzea galarazi duela deitoratu du.  Testua aldatu eta aurrera ateratzea errazteko ahaleginetan aritu arren, Unai HualdeParlamentuko presidenteak ere beste idazketa sinplifikatu bat planteatuz, Vox-ek testu alternatiboari ere betoa jarri dio eta ezinezkoa izan da ekimena aho batez onartzea. 

    Bestalde, Pablo Azconak azaldu duenez, Geroa Baik mozio bat aurkeztu du, horren bitartez Estatuko Gobernua premiatuz Hiri Segurtasunaren Babeserako Legea erreformatu dezan, Mozal Lege moduan ezagutzen dena alegia. Azconak azaldu duenez, berrikuntza demokratikoan aurrera egiteko Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko beharrari heldu ondoren, honakoa beste pauso bat gehiago litzateke, oso pauso garrantzitsua. “Legezkotasun eta proportzionaltasun printzipioarekin uztartu beharra dago, eta egungo legeak ez du hori bermatzen”, azpimarratu du.

    Azkenik, Geroa Baiko eledunak Isabel Díaz Ayusorenazken adierazpenei erreparatu die, “gure lurraldearen historiari buruz duen erabateko ezagutza eza agerian utzi baitu”. Eta adierazpen hauek zuzentzea eta barkamenak eskatzea PPNren aldetik eskatu ez izana kezkagarria dela nabarmendu nahi izan du ere eledunak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko