Itzuli

Azcona: “Eserleku paktuen eta gutxienekoen programen aurrean, Geroa Bain Nafarroako herritarrentzako akordioetan aurrera egitea proposatzen dugu, paktu ausart eta egonkorrekin”

    Pablo Azcona Pablo Azcona
    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, 36ko kolpe militarraren jazarpenaren biktimak aitortzeko Foru Legea aldatzeko PSN eta EH Bildurekin batera aurkeztutako Lege proposamena aipatu du. Azconaren arabera, “sinbolo frankista honengan jardun ahal izateko ezinbestekoa den aldaketa da”. “Modu honetan, eraikinean oraindik badauden propaganda totalitarioaren elementuengan jardun ahal izatea bermatzen da, baina gainera, monumentu honi loturik egongo diren erabilerak, gerran eta diktaduran jazotako giza eskubideen urraketa larriak gertatu zireneko inguruabarrak ezagutzera emateko bideratuko direla bermatzen da ere” azaldu du. Halaber, “lege proposamen honek islatzen duen udal autonomiarekiko begirunearen garrantzia” azpimarratu du ere Azconak. 
    Bigarrenik, koalizioak datorren kontrol saiora eramango dituen galderak xehatu ditu Geroa Baiko bozeramaileak. Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko indarkeriaren biktimen Aitortza eta Erreparaziorako 16/2019 Foru Legearen arabera datorren ostegunean Nafarroako Gobernuak biktima hauen aitortza ekitaldi publiko berri bat egingo duenaren harira, koalizioak jakin nahi du “zein balorazio egiten duen kontseilariak biktima ezberdinen errekonozimenduan lortutako aurrerapenak direla eta”. Bestalde, I+G+b eskumenaren kudeaketaren transferentziarako tramiteak zein egoeratan dauden jakiteko galdera egingo du Geroa Baik eta hirugarrenik, babesgabetasun egoera dauden adin txikikoen familia-harrera eredua sendotzeko Gobernuak zein neurri hartzen ari dituen galdetuko du ere.
    Azkenik, eta gaurkotasun politikoaren balorapena eginez, asteburu honetan “eserleku paktuak” eta “gutxienekoen programak” direla eta EH Bilduk egindako proposamenak aipatu ditu Azconak. “Geroa Baitik Nafarroako herritarrentzako akordioetan aurrera egitea proposatzen dugu”, nabarmendu du Geroa Baiko bozeramaileak. “Eskuinari eta eskuin muturrari galga jarri nahi badiogu, gutxienekoen programak ez dira beharrezkoak, paktu ausart eta egonkorrak baizik”, azpimarratu du. 
    Azconak nabarmendu duenez “herritarren beharrizanei erantzuna ematea” da Geroa Bairentzako garrantzitsua dena eta “bihartik bertatik aurrera lanean hasteko patuak eta akordioak” aipatu ditu lau alorretan gutxienez: Osasun Sistema Publikoa sendotu; Nafarroako industriaren etorkizuna landu; Ongizate Estatua eta zerbitzu publikoak sendotu dirusarreren jasangarritasuna bermatuz eta, nola ez, Administraritza osoan euskarak aurrerapausoak ematea mesedetu”.
    “Jada martxan dagoen legegintzaldi honetan akordio hauek gauzatzen ez badira eta Madrilen PSOEri begira jarraitzen badute, etorkizunari buruz hitz egiteak ez du zentzurik”, amaitu du Azconak. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko