Itzuli

Azcona: Esperpentoa eta zentzugabekeria da foro ezberdinetan euskararen erabilera eta aitorpen ofiziala zenbait alderdi politikok ukatzen jarraitzea

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, pasa den ostegunean Foru Ganberan, Europar Batasunean euskara ofizial izateko aukerari buruz onartu zen mozioaren balorazio baikorra egin du. Azconak azpimarratu duenez, “bere aitorpen eta ospean aurrera egitea ahalbidetzen da”. Aukako bost boto bakarrik egon zirela azpimarratu du eta garrantzia berezia eskaini dio PSN eta UPNk emandako pausoari.

    Hala ere, zenbait alderdi politikok hainbat forotan euskararen erabilera eta aitorpen ofiziala ukatzen jarraitzea gaitzetsi du. Pasa den ostiralean Ayusok presidenteen Konferentzian egindakoa hizkuntza aniztasunari mespretxua, esperpento bat eta zentzugabekeria izan zela azpimarratu du Geroa Baiko bozeramaileak. Ildo honetan iragarri duenez, Geroa Baik datorren kontrol saioan galdera egingo dio Ollo kontseilariari, euskararen erabilera ukatzen duten jarrera hauei buruz zein balorazio egiten duen adieraz dezan. 

    Halaber, datorren osoko bilkuran Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariari galdera egingo diote ere BSHren egoera zein den ezagutzeko, aste hau erabakigarria baita Ezkirotzeko lantegiarentzako eta bertako 600 langile baino gehiagorentzako. Bestalde, Geroa Baik beste galdera bat egingo dio ere Irujo kontseilariari, ibilgailu elektrikoaren ezarpenaren berri eman dezan.

    Presidenteen Konferentzia dela eta, sortutako iskanbila eta krispazioaren espektakuluaz gain, Geroa Bairentzako garrantzitsua dena zera da, Chivite lehendakariak Nafarroaren agendaren interesekoak diren gaiak eta bertan egon behar dutenak mahaigaineratu izana, Estatuko gobernuarekin ditugun harremanetan egiteke dauden inbertsioak baitaude, Prestazio Handiko Trenaren lanak, A15 autobideko inbertsioak edota Nafarroako Ubidearen bigarren fasea, etxebizitza lortzea erraztuko duten neurriak edo gastu arauaren malgutzea, defizit helburua... Foro hauetaz gain, Nafarroak anbizio eduki behar du Estatuarekin negoziatzerako orduan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko