Itzuli

Azcona: “Euskararen aldeko itun sozial eta politiko baten alde lanean eta lurralde osoan euskararen ofizialtasuna defendatzen jarraituko dugu”

Geroa Bairen bozeramaileak Nafarroa Oinez 2025 ospakizunaren garrantzia azpimarratu du eta Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola eta Oinezaren antolakuntza zoriondu ditu

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Atarrabian ospatu berri den Nafarroa Oinez aipatu nahi izan du. Azconak Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola eta bere antolakuntza zoriondu nahi izan ditu eta bere desiorik hoberenak helarazi dizkie lekukoa hartzen dutenei: Vianako Erentzun Ikastola eta Zizurko San Fermin. Ildo honetan Azconak azpimarratu duenez, “milaka nafar berriro ere elkartu dituen ospakizuna izan da, bertan euskararekin konpromisoa berresteaz gain, bakea, bizikidetza eta feminismoa bezalako baloreak ere aldarrikatuz”. Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu duenez, “euskararen aldeko itun sozial eta politiko baten alde lanean eta lurralde osoan euskararen ofizialtasuna defendatzen jarraituko dugu”.

    Adierazpen hauen ondoren, Geroa Baik datorren kontrol saiorako erregistratu dituen galdera aurkeztu ditu Azconak. Geroa Bairen bozeramaileak gogorarazi du pasa den astean ezagutu zela Garraio Ministerioak baztertu egin duela PHT eta Euskal Y Aralarretik lotzeko aukera, eta hirugarren aukerarako azterlanak burutuko dituztela, mendizerra inguratu eta Ezkion lotzen duena alegia, Nafarroako Gobernuak berak 2018 urtean jada proposatu zuena, jasangarriagoa eta funtzionalagoa zelako Euskal Y-rekin lotzeko. Azconaren arabera, “garrantzitsua da Nafarroako Gobernuak Ministerioa premiatzea azpiegitura honetan aurrera egin dezan”, eta horregatik Geroa Baik jakin nahi du ea Nafarroako Gobernua Garraio Ministerioarekin harremanetan ote dagoen eta zein lan burutzen ari dituen gai honen inguruan.

    Bestalde, Geroa Baik Industria kontseilariari ere zuzenduko dio galdera bat, Planifikazio Elektrikorako proposamenari egingo dizkion alegazioei buruz, izan ere Foru Komunitateak egindako eskakizunen gehiagoari ez zaie erantzunik eman.

    Eta hirugarrenik, Geroa Baik Osasun kontseilariari egingo dio galdera, minbiziaren baheketa programei buruzkoa, Andaluziako Autonomia Erkidegoan salatu diren arazo larrien ondoren.

    Beste gai batzuen artean, Geroa Bairen bozeramaileak Gazan bizi den egoera gogorarazi nahi izan du ere. Bake akordioa lortzeko hartu diren akordioen betekizuna bermatzeko deia egin du Azconak, Israelek beste behin hogei pertsona hil ondoren eta Rafahko pasabidetik laguntza humanitariorik sartzea oztopatu ondoren. Horrela, lortutako akordioak betetzea eskatu die alde guztiei Geroa Bairen eledunak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko