Itzuli

Azcona: “Ikerketa batzorde honetan Geroa Bai ez da egunkarietako lerroburuak bilatzen lanean arituko, ez eta itzulipurdika ere”

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Ikerketa batzordearen bileran, astearte honetan atzera bota dute María Chivitek agerraldia egiteko PPNren eskakizuna, baina aldi berean, PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeek beste eskakizun bat erregistratu dute Chivite, Barkos eta Barcina lehendakari ohiek agerraldia egin dezaten, datorren asteko asteartean bozkatuko delarik hori.

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak azaldu du hiru lehendakarien agerraldi eskakizuna sinatzeko eskaintza egin diotela kideek, baina ez egitea erabaki du. Azconak azpimarratu duenez “Geroa Baik ez du baztertu lehendakariek, dagokien unean, agerraldia egin dezaten, baina abuztuaren 5ean genuen jarrera bera mantentzen dugu, lan plana onartu zen unean”. “Ez dakit gainontzeko taldeek informazio berririk ba ote duten eskakizun hau erregistratzeko. Proposamena analizatuz bozkatuko dugu, bai eta jakinik lehendakariak batzorde honetatik pasako direla eta dagokien une prozesalean egingo dutela”, azaldu du.

    Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez, “ikerketa batzorde honetan Geroa Bai ez da egunkarietako lerroburuak bilatzen lanean arituko, ez eta itzulipurdika ere”. “Ez duguna egingo, batzordeak bere lanei ekin aurretik gainera, zera da, jasotzen ari ditugun informazio zatiak hartu eta agerraldi berriak eskatzeko aprobetxatu. Lana zorroztasunez hartu beharra dago, ikerketa batzordearen lehen pausoekin hasi, dokumentazio osoa eta informazio osoa analizatu eta esleipen prozesu bakoitzean agerraldia egitera jada deitu dituzten pertsonen agerraldiak entzun”, azpimarratu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko