Itzuli

Azcona: “Nafarroak ekimen propioak jarri ditu abian, Muga-zergen Mahaia adibidez, eta eskuduntza berezia dugun beste tresna bat ere abian jarri behar du, fiskalitatea alegia”

    Pablo Azcona Pablo Azcona
    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, aipamen berezia egin dio Errepublikaren egunari, apirilak 14 izanik, eta oroimen berezia adierazi die ere estatu kolpe militarraren eta jazarpen frankistaren biktimei. “Balore demokratiko, askatasun eta justizia sozialaren alde borrokatu zuten pertsonak” izan zirela azpimarratu du Azconak. Horrela, azaldu duenez, Geroa Baik, PSN eta EH Bildurekin batera, adierazpen instituzional bat aurkeztu du “Nafarroako Parlamentuan bere babesa ager diezaien sinbologia frankistaren behin behineko Erroldan agertzen diren sinbologia, ohore eta aipamenak kentzen ari dituzten udalei, Oroimen eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara departamentuak hala eskatuta egiten ari baitute”. Era berean, adierazpenak Parlamentuaren konpromisoa agertzen du “oroimen demokratikoko politikekin eta bereziki bake, bizikidetza, askatasun eta demokraziaren baloreei erasoak diren sinboloak espazio publikotik kentzeko”. Adierazpenak Voxen aurkako botoa jaso du eta UPN eta PPren abstentzioa, baina hala ere Mahaiak onartu egin du. 
    Halaber, Azconak azaldu duenez, Geroa Baik Mikel Irujo kontseilariari zuenduriko galdera bat erregistratu du, honek, hurrengo kontrol saioan, muga-zergen mahaian lantzen ari diren gaien berri eman dezan. Bozeramailearen arabera, “Nafarroak ekimen propioak jarri ditu abian, muga-zergen mahaia adibidez, eta eskuduntza berezia dugun tresna bat ere abian jarri behar du, fiskalitatea alegia”. “Familia eta enpresek pairatzen ari dituztezn prozesu inflazionistetara egokiko beharra dagoen fiskalitatea”, aldarrikatu du. 
    Eta, azkenik, Geroa Bairen bozeramaileak Sundunsegiri aipamena egin nahi izan dio ere, balizko inbertsoreri ez eta likidazio prozesuan sartu baita. Irujo kontseilariaren hitzak ekarri ditu gogora, beti aldarrikatu baitu Nafarroako Gobernuak azken minutura arte borrokatuko duela enpleguak salbatzen saiatzeko, bai eta eskualdearen berrindustrializazioan lanean ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko