Itzuli

Azcona: “Xelebrea da Contigo Zurekin eta PSOErentzako, Nafarroan kaosa dena, Estatuan ongi egotea eta bikaina izatea”

Geroa Baik bere kezka agertu du Hezkuntza Departamentuaren erabakiak dituen ondorioekin, familiak eta haurrak kaltetzen baititu, eta konponbidea Departamentuaren eskutan dagoela berretsi du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak hurrengo Kontrol saioan egingo dituen galderak aurkeztu ditu. Ziurgabetasun globalak eta, zehazki, Irango gerrak Nafarroako ekonomiaren sektore garrantzitsuetan izaten ari dituen ondorioak direla eta, Geroa Baik gaurkotasun handiko galdera egongo dio Landa Garapenerako kontseilariari, Nafarroarentzako gako diren nekazaritza industria eta lehen sektorea bezalakoetan jada antzeman diren eraginak zeintzuk diren azal dezan.

    Gainera, Geroa Baik Lurralde Kohesiorako kontseilariari galdera zuzenduko dio, Toki Administraritzaren Erreformarako Foru Legean aurreikusten den tokiko mapa zinez ezartzeko Kontuen Ganberak behin eta berriro egindako gomendioei bide ematea noiz aurreikusten duen azal dezan. Bestalde, Etxebizitza kontseilariari galdera egingo dio ere, Nasuvinsak sustaturiko etxebizitza sozietate mistorako bazkide pribatua aukeratzeko prozesua zein egoeratan dagoen zal dezan, horretarako aurreikusitako epea amaitu baita jada.

    Bestalde, Geroa Bai menpekotasun politikei buruzko interpelazio bat aurkeztu du. Azconak azaldu duenez, “Geroa Bairentzako oso garrantzitsua da sektore honetan aurrera egitea, eta horregatik, modu positiboan baloratzen dugu Menpekotasunaren lan-hitzarmenean iragarritako aurreakordioa”. “Lan hitzarmenak zeharo feminizaturik eta prekarizaturik dagoen sektore baten lan baldintzak hobetuko ditu, eta gure adinekoentzako egoitza plazen hobekuntzan eragina edukiko du ere”, ziurtatu du.

    Beste gai batzuen artean, Hezkuntza Departamentuak iragarritako ikasgelen itxiera aipatu nahi izan du Geroa Baiko eledunak. Azconak azaldu duenez, hezkuntza unitateak aldatzeko irizpideei buruz UPNk aurkeztu duen Lege proposamenaren eztabaida atzeratzearen aurka agertu da Geroa Bai, PSN eta Contigo Zurekin taldeek Nafarroako Kontseiluari eskatu dioten irizpena jasotzera itxarotea proposatu duten arren. Azconak azpimarratu duenez, “premiazko eztabaida dela uste dugu”, izan ere, Hezkuntza Departamentuaren erabakiak dituen “eraginak kezkatu egiten gaitu”, adierazi du, “familiak eta haurrak kaltetzen baititu, hauek egindako eskaerari erantzunik eman gabe”.

    Departamentua premiatu du “Nafarroako hezkuntza sistemako 33 ikasgela ixteko duela aste batzuk hartutako erabakia zuzendu dezan”. “Konponbidea ez dago UPNren eskutan, konponbidea Hezkuntza Departamentuaren eskutan egon beharra du, konponbideak familien eta haurren eskaerari erantzuna eman behar dio, orain arte ez baitute erantzunik jaso”, esan du, aldi berean adieraziz Geroa Bairen aldetik “eskua irekia” duela “egoera honi  irtenbidea emateko”.

    Gai honi buruz, Geroa Baiko bozeramaileak gainera mezua bidali die PSN eta Contigo-Zurekin taldeei, bai eta Gimeno kontseilariari ere. Azconak azpimarratu du ez dela une egokia alderdi hauek Estatu mailan planteatu duten horretan aurrera egiteko, Estatuan, funts publikoekin finantzatzen diren hezkuntza zentro guztietan ratioak modu linealean jaistea planteatzen duen Lege aldaketa bat proposatu baita. Hori da Geroa Baik eduki nahi duen eztabaida, ziurtatu du Azconak. Estatuan, Contigo Zurekin eta PSOE ados daude, nabarmendu du. Horregatik guztiagatik, Azconak ironiaz esan du “Nafarroan kaosa dena, Estatuan ongi dago eta bikaina da”. Hortaz, Geroa Bairen bozeramaileak berretsi du Hezkuntza kontseilariak ikasgela publikoei dagokien zatia jada zuzendu badu, hori positiboa delarik, badagoela erabakia bere osotasunean leheneratzeko aukerarik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko