Azconak gastu sabaiaren igoera berri ontzat jo du, Nafarroaren lehentasunei aurre egitea eta programa akordioa betetzea ahalbidetuko baita
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak datorren osoko bilkuran defendatuko duen mozioa aurkeztu du, Nafarroan biometano planta batzuen kokalekua dela eta irekirik dagoen eztabaidari buruzkoa. Azconak azaldu duenez, “gaur egun, mota honetako planten 17 proiektu daude Nafarroan, eskualde ezberdinetan eta exekuzio maila ezberdinean”. Defendatu duenez, “proiektu hauek ikuspegi global batetik landuz eta garapena modu orekatuan bermatuz” burutzearen alde egiten du Geroa Baik. Horregatik guztiagatik, Geroa Bairen mozioak Nafarroako Gobernua premiatzen du Nafarroan biometano plantak ezartzeko beharrizanen azterlan bat burutu dezan, eta proiektuak kaltetutako udalerriekin batera kontsentsuz lantzera: instalatuko diren tokietako udalerriekin, baina baita ere aldamenean dauden beste udalerriekin ere. Eta, azkenik, koalizioak Sesmako Udala eta enpresa sustatzailea premiatzen ditu, udalerri horretan biometano planta bat ezartzeko hasiera batean proiektuan planteaturiko kokalekua alda dezaten”.
Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak gastu sabaiaren onarpena aipatu du, %5,5 handituko baita. Azconak azpimarratu duenez, gastuaren areagotze hau berri ona da eta Nafarroak aurre egin beharreko lehentasunei heltzea ahalbidetuko duela espero du, bai eta programa akordioa betetzeko ere. Lehentasunen artean honakoak azpimarratu ditu; errenta ertain eta txikien fiskalitatea berrikusi; industria politikak; klima aldaketari dagozkion politikak; edota etxebizitza. Halaber, Nafarroak Estatuari egiten dion aportazioa aipatu nahi izan du ere, bide honen bitartez Nafarroari konpentsazioa egiteko beharra dagoela azpimarratu baitu, Autonomia Erkidegoen zorraren barkatzeak Nafarroaren duen eragina dela eta.
Adierazpen instituzionalei dagokienez, Geroa Baik Global Sumud flotatxoari babesa agertzearen alde bozkatu du, bai eta Israeli indarkeriarik gabeko erresistentzia zibila kirol-boikotaren bidez egitearen alde ere. Zentzu honetan Azconak nabarmendu duenez, “Gazan burutzen ari den genozidioaren aurrean dagoen haserre orokorra ezin dugu begi bistatik galdu”.
Pablo Azcona