Azconak Ibarrolari erantzun dio Geroa Baik 11 urte daramatzala akordioak lortuz esparru aurrerakoi bereko indar ezberdinen artean
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, ostegun honetan egingo den Gobernuaren kontrol saioan koalizioak egingo dituen hiru galderak aurkeztu ditu. Gaurkotasun handiko galdera Gazaren egoerarekin du harremana. Azconak azpimarratu duenez, “bi urte bete dira urriaren 7 hartan hasitako eskaladaren ondoren”. “Bi urte hauetan Israelek genozidio bat burutzen ari du, mundu guztiaren bistan, 67.000 hildako palestinar baino gehiagorekin eta bi urte hauetan ere hamarnaka bahitu ditu oraindik Hamasek”, azaldu du.
Azconak gaineratu duenez, “denboraldi honetan zehar argi ikusi dugu nola Nafarroako gizartea egoera honekin elkartasuna adierazi duen eta behin eta berriro mobilizatu den egoera salatzeko, azkena asteburu honetan bertan”. “Geroa Baitik denboraldi hau bera daramagu nazioarteko komunitatea premiatuz giza eskubideak bete daitezela bermatu dezan, eta Europar esparruan, bake zuzen eta iraunkor baten aldeko jarrera tinkoagoa eskatu dugu”, azpimarratu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Zentzu honetan, Geroa Baik galdera egingo dio Ana Ollo lehendakariordeari ostegun honetako Osoko Bilkuran, Foru Exekutiboak alor humanitarioan burutzen ari duen lanari buruz, bai eta esparru politikoan beste autonomia erkidegoekin batera egiten ari duenari buruz ere. “Mezu honen gaineko esfortzuak biderkatu behar ditugu, munduaren bista aurrean justifikaezina den egoera honen aurrean”, azpimarratu du.
Gainera, Geroa Baik Gobernuari beste galdera bat zuzenduko dio Rozalejoko Markesaren jauregiari egokituko zaion edukiari buruzkoa, bai eta gazteria alorrean Nafarroako Gobernuak tokiko erakundeekin eta Gazten Informaziorako Zerbitzu Sarearekin duen lankidetzari buruz egiten duen balorazioa azal dezan.
Beste gaien artean, Geroa Baiko bozeramaileak azaldu du Komunitatearen Egoeraren Debatea azaroaren 13 eta 14an egitea onartu dela, eta zentzu honetan azpimarratu du “legealdiaren ekuatorea igarotzeko unean iristen dela” debate hau. “Izan ere, legealdi honen azken 18 hilabeteak ditugu aurrean”, nabarmendu du Azconak, aldi berean gaineratuz “Nafarroako herritarren interesekoak diren gaietan” jarriko dutela arreta, “programa akordioaren baitan garrantzitsuak diren gaietan aurrerapausoak ematea ahalbidetuko duten gaietan”, zehaztu du.
UPN Geroa Bairekin akordioetara iristeko Cristina Ibarrola UPNko presidenteak erdi estalian egindako eskaintzei buruz galdeturik, Azconak argi erantzun du: “Geroa Bain 11 urte daramatzagu ezberdinen arteko akordioak lortuz, beti esparru aurrerakoi berean”.
Pablo Azcona