“Azken banatzailearen aldean lehen sektorearen desabantaila argia” salatu du Barkosek eta salneurri marjinen gainean lan egitera premiatu du Planas ministroa
Nekazaritza ministroari ohartarazi dio “lehen sektorearen eta banaketa kateen interes zilegien arteko talka ez dela berdinen arteko borroka”
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak gaur Goi Ganberan ohartarazi duenez “lehen sektorea desabantaila argian dago azken banatzailearekin alderatuz eta errealitate honi aurre egin nahi ez izateak ez du arazoa konponduko, alderantziz, sakonagoa egingo du, ahal bada, krisialdi hau”.
Zentzu honetan, Barkosek Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroa premiatu du salneurri marjinen gainean lan egin dezan, izan ere, eta azpimarratu duenez “lehen sektorearen eta banaketa kateen interes zilegien arteko talka ez da berdinen arteko borroka”.
Gau Senatuan Gobernuari egindako kontrol saioan egin ditu Barkosek adierazpen hauek, bertan Planas ministroari zuzendu zaiolarik, gai honen inguruan Exekutibo zentralak aurreikusten dituen neurriak ezagutzeko helburuarekin. Horrela, Geroa Baiko senatariak ministroari esan dio “salneurrien gainean lan egiteak marjinen gainean lan egitea eskatzen duela, eta denok badakigu kontrol horrek duen zailtasuna, baina horretan lehenbailehen lanean hasteko arau-tresnak ditugu”.
“Egia esan, ministro jauna, zera da, produktu hauen BEZ jaitsi dugula, baina salneurriak bere horretan mantentzeko ez gara gai izan, ez eta lehen sektorea pozik mantentzeko ere”, azpimarratu du Barkosek, horregatik “marjinen gainean lan egitea” eskatu dio Planasi.
Halaber, Geroa Baiko senatariak elikadura katearen legea aipatu du ere, zirtatuz “Erkidego Autonomoek eta Ministerioa elikadura katearen maila guztietan benetako kontrol bat koordinatzea lortu behar dugu, bestela Autonomia Erkidego ezberdinetako ekoizleak batzuk besteen kontra ikusiko ditugu”.
Horregatik guztiagatik, Barkosek “produktuaren kontrolean koordinazioa” eskatu dio Nekazaritza ministroari, izan ere, eta azpimarratu duenez, “ezin dugu eskatu eta ondoren kontrolik ez egin”. Era berean, “banatzaile handien marjinen gaineko kontrola” eskatu du, “bestela, eta zalantzarik gabe, bertan egongo baita krisialdi honen epizentroa”.