Azken hauteskundeetan boto gehien jaso zituen zerrendak gobernatzearen alde agertu da Eguesibarreko Geroa Bai
Koalizioak iragarri duenez EH Bilduko Ainara González Hervási emango dio botoa Udalaren eratze bilkuran
Pasa den maiatzaren 28ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen zerrendak gobernatzearen alde egin du Eguesibarreko Geroa Baik. Horregatik, datorren ekainaren 17ko eratze-udalbatzan koalizioak EH Bilduko Ainara González Hervási emango dio botoa alkatetzarako.
Azken hauteskundeetan boto gehien jaso zituzten taldeekin elkarrizketa ezberdinak egin ondoren, udal hauteskundeetan boto eta zinegotzi gehien lortu zituen talde aurrerakoiari alkatetzarako babesa ematea erabaki du Eguesibarreko Geroa Baik. Koalizioaren aburuz talde honi dagokio Udalerria gobernatzea eta espektro aurrerakoiko gainontzeko formakuntzek erabaki horrekin bat egitea espero du.
Eguesibarreko Geroa Bairen iritziz beste edozein erabakik eskuineko alderdien botoak behar ditu eta horregatik, Udalerria ikuspuntu aurrerakoi eta plural batetik gobernatzeko aukera bakarra EH Bildu dela deritzo.