Babes neurriak biderkatzera behartzen ari duen pandemiaren seigarren olatuaren aurrean bere kezka agertu du Barkosek
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak, ETAko presoen kolektiboak ‘ongietorrien’ inguruan egindako adierazpenari erreparatu dio. Barkosek azpimarratu duenez, Geroa Bai irmo agertu da beti ongietorrien aurrean, “ezaugarri hauetako adierazpenak soberan daude, beti egon dira soberan eta zentzu horretan agertzen den edozein adierazpen ongietorria izango da beti”.
Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentariak gainera bere “kezka” agertu du pandemiaren seigarren olatuaren aurrean, “abenduan zehar dugun jai egoeran gertatzen baita, eta gizarte osoarentzako babes sozialeko neurriak biderkatzera behartzen gaitu horrek”.
Lehen Mailako Arreta sendotzera premiatu du Exekutiboa, “seigarren olatu honen aurreko kontrolaren eta arakatzaile zerbitzuaren arduradun izaten ari baita”.
Halaber, Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondorengo adierazpenetan, Neurri Fiskalen Legea eta Klima Aldaketaren Legea 2022 urteari ekiteko orduan gako direla nabarmendu du Barkosek.
Asimismo, Barkos ha destacado, tras la reunión de la Mesa y Junta de Portavoces del Parlamento de Navarra que la ley de Presupuestos, la Ley de Medidas Fiscales y la Ley de Cambio Climático son claves a la hora de encarar el próximo 2022.