“Bai bakarrik da bai” legearen inguruko polemikan eztabaida eragiteko Navarra Sumak Parlamentuko adierazpen instituzionala modu tranpatian erabili duela salatu du Barkosek
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan azaroak 25eko adierazpen instituzionalaren onarpena aipatu du eta bere hitzetan, “egun honek gure gizarteko kalte nagusienetako baten salaketan bat egiteko, emakumeen aurkako indarkeriaren salaketan alegia, balio behar du”. Hala ere, Barkosek Navarra Sumaren jokabidea kritikatu du, “modu tranpatian erabili baitu adierazpen hau”, ‘bai bakarrik da bai’ legearen inguruko polemikan sartzeko, “aho bateko onarpena eduki beharko lukeen espazio bat urratuz”. “Lege hau berrikusteko eta kritikatzeko edozein formakuntzaren jarrera zilegi da, baina hori parlamentuko jarduerara mugaturik egon behar duen espazio politikoa da”, ziurtatu du.
Bestalde, Navarra Sumak musukoei buruz eskatu dituen 12 agerraldiei erreparatu die re Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak. Navarra Sumaren aldetik “legegintzaldi amaierako monografikoa” dela kritikatu du, bai eta “ostegunean Parlamentuak ikerketa batzorde bat ez sortzeari erantzuna” dela adierazi du, “izan ere Parlamentuko gehiengoaren aburuz ez dago horrelako ikerketa batzorderik sortzeko beharrik”. “Navarra Sumak ekintza parlamentarioa horretan zentratzea erabaki du, hauteskundeei begira eztabaida alderdikoietan fokatzea alegia”.
Pasa den legegintzaldian onartutako sinbologia frankistaren zerrendari dagokionez, Barkosek berretsi du zerrenda hori handitzeko aukera “irekita” dagoela, behin-behineko zerrenda baita, eta burututako kudeaketa positiboan aldarrikatzearen alde egin du. Zentzu honetan nabarmendu beharra dago pasa den legegintzaldiko Gobernua izan zela oroimen, biktima eta Giza Eskubideen politika publikoak lehen aldiz bultzatu zituena, Estatu mailan aitzindariak izan ziren ekintzak gainera.
Uxue Barkos