Itzuli

Banku eta energia konpainientzako zerga berriak Nafarroatik kudeatu beharra dagoela defendatu du Geroa Baik

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoko prentsaurrekoan egindako adierazpenetan ikasturte politikoaren hasierari erreparatu dio. Barkosek nabarmendu duenez, egoera sozio-ekonomikoa izango da datozen hilabeteetan Geroa Bairen ekintza politikoaren ardatz nagusia, familia eta enpresen egunerokoan eragin berezia izango baitu egungo egoera honek. “Halabeharrez garrantzitsuak izango diren erreformei ekin behar diegu, bai eta elementu zuzentzaileak ezartzen saiatu ere”, azpimarratu du bozeramaileak. Zentzu horretan, ziurtatu duenez Geroa Baitik begi onez hartu dute banka eta energia konpainientzako zerga berrien sorrera, baina aldi berean azpimarratu du “Nafarroako Gobernuak zerga hauen tramitazioaren defentsa bere egin behar duela, Hitzarmen Ekonomikoaren markoaren baitan”. Halaber Barkosek adierazi duenez, “krisialdi honen kudeaketan funtsezkoa da Nafarroak Hitzarmen Ekonomikoaren Legeak emandako tresnak bere esku edukitzea”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko