Bankuek xurgatutako beste banketxeen galerengatik dituzten zerga kenkariak mugatzea eskatu du Koldo Martínezk
Caixabankek Nafarroako Kutxa eta Bankiarekin egindako fusioa dela eta Foru Ogasunarekin duen faktura murrizten jarraitzen duela gogorarazi du
Banku handiek porrot egindako edo zailtasunak dituzten beste erakundeak xurgatzen dituztenean, azken hauen galerak euren irabaziak konpentsatzeko darabilten jardunbideari muga jartzea eskatu du Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak, horrek ogasunen diru-bilketa ahalmena murrizten baitu, Nafarroako ogasunarena ere. Jardunbide hau kreditu fiskal moduan ezagutzen da eta 60.000 milioi euro daramatzate jada metaturik hamar finantza erakunde handienen artean.
Koldo Martínezek Senatuko osoko bilkuran gogorarazi duenez, bankaren saneamenduak 151.000 milioi euro kostatu du, erreskatea, SAREB-en kostua, haien balantzeak atontzeko `banku txarra’ deiturikoaren kostua alegia, eta kreditu fiskalen artean.
Geroa Baiko senatariak Nafarroako Kutxa, eta behin Banca Cívica izan zenean, Caixabanken aldetik egindako xurgatzea gogorarazi ditu bere hizketaldian. “Kreditu fiskalen gai honi buruz asko dakigu Nafarroan, gure erakundeek honi buruz masterra ere dutelarik. Izan ere, Banca Cívican amaitu zen Nafarroako Kutxaren kudeaketa ezin okerragoaren ondoren, eta Caja Solen zuloa zurituz, Caixabankek dena xurgatu zuen zeroko kontabilitate-balioarekin eta kreditu fiskalen milioiekin aberastuz bitartean. Horrela, xurgatze horretan denok eskotean jarri genuen dirua Caixabankentzako. Orduan jarri genuen, eta kredituek dirauten bitartean jartzen dugu, eta etorkizunean xurgatze gehiago badago eta legea aldatzen ez bada, dirua jartzen jarraituko dugu, eta Geroa Baitik legea aldatzea proposatzen dugu. Bankak beti irabazten du, hala diote kasinoetan; baina zenbait banketxek are eta gehiago irabazten dute kasino fiskal bat eraikitzen badiegu”, salatu du Koldo Martínezek.
Foru Ogasunen eta Estatuko Ogasunen diru-sarrerei egiten zaien lapurreta hau ekiditeko, xurgatutako erakundeen galerengatik bakuek konpentsatu dezaketen ehunekoa murriztea, eta konpentsazio epea gehienez lau urtera mugatzea proposatu du Koldo Martínezek.
“Ados gaude -azpimarratu du Koldo Martínezek- galera propioak konpentsatzeko aukerarekin, baina ez besteen galerak konpentsatzearekin, bereganatutako galerak baitira. Eta honakoa da banku handiek, porrot egindako eta diru publikoarekin erreskataturiko beste banku eta aurrezki kutxak xurgatu edo haiekin fusionatu ondoren egiten ari dutena”.
Geroa Baiko senatariak ere gogorarazi du orain bankak, Gobernuak sektorearentzako planteatzen duen ez-ohiko zerga kreditu fiskal horiekin ordaintzea proposatzen duela, “hortaz, zerga berriaren diru-bilketa ahalmenak zerorantz joko luke”.
“Bankuek, kreditu fiskal horiek guztiak datozen 10 edo 15 urtetan zehar erabiliko dituztela kalkulatzen dute. Eta horrek esan nahi du Ogasunarekin duten faktura murriztu egingo dela. Hori iruzurra da, legezkoa baina ez legitimoa, eta horri amaiera jarri nahi diogu. Hortik dator kreditu fiskal horiek birpentsatzeko, epe motzagoa jartzeko, konpentsagarriak diren kopuruak mugatzeko eta ogasunetatik fusio eta xurgatze horien gainean zaindari egoteko gure eskakizuna”, azpimarratu du Koldo Martínezek.