Itzuli

Barañaingo Geroa Baik salatu du gaztetxearen lagatzearekin modu autoritarioan jardun dela Udalaren segurtasun juridikoa kolokan jarriz

Barañaingo Geroa Bairen aburuz Udalak arrisku egoera jarri ditu gaur egun udalerriko gaztetxea okupatzen duten gazteak, Nafarroako Auzitegi Administratiboko ebazpena ezagutu ondoren, etxabe hau lagatzeko akordioa baliogabetzen baitu. “NAAren erabakia espero genuena izan da, horrela izango zela agerikoa zen eta bere egunean ohartarazi genuen modu irregularrean jardun zela”, azpimarratu du udal taldeak.

Barañaingo Geroa Bairen iritziz, etxabearen lagatzeak “Udalaren beraren segurtasun juridikoa arriskuan jarri du”. “Kezka berezia dugu orain espazio hori okupatzen duten gazteekin zer gertatuko den. Arrisku egoeran jarri zaiela uler dezakegu, zuzenbidetik kanpoko egoera utzi zaie eta”, ziurtatu du koalizioak.

Azkenik, Barañaingo Geroa Baik nabarmendu du udal taldea “lokal publikoak udaleko elkarte eta kolektiboei lagatzeko eskubidea bermatzearen alde” dagoela adierazi du, baina “modu arautuan, normalizatuan eta udal ordenantzen arabera” egin behar dela iritzi du, “inoiz ez modu autoritarioan ez eta zuzenbidetik kanpo, oraingo honetan gertatu den moduan”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko