Itzuli

Bardeetako tiro eremuaren desegitea eskatzeko manifestaldiarekin bat egin du Geroa Baik

Bihar goizean Bardeetako tiro eremuaren desegitea eskatzeko egingo den manifestaldiarekin bat egin du Geroa Baik, eta herritar guztiak bertara joatera animatzen ditu, datozen egunetan aurreikusten diren su errealarekin egingo diren maniobra militarrak gaitzesteko eta bertan behera uztea eskatzeko.

Koalizioak gogorarazi du beti defendatu duela tiro eremu honen desegitea, bai segurtasun arrazoiak direla eta bai eta arrazoi sozialak eta ingurumenarenak direla eta ere. Horrela, Bardeak Biosferaren Erreserba Naturala direla defendatu du eta hortaz babestu beharko litzatekeen gunea.

Geroa Baik adierazi duenez egun Bardeen erabilera militarra salatzea helburu duten ekitaldietan egongo da, eta azpimarratu du Nafarroako herritarren gehiengoak bake eta bizikidetza kultura defendatzen duela.

Gainera, herritarren gehiengo sozialaren ordezkaria den Nafarroako Parlamentuak tiro eremuaren desegitea eta su errealarekin egiten diren maniobrak bertan behera uztea aunitzetan eskatu duela gogorarazi du, Erriberako bizilagunei sortzen dizkien etengabeko eragozpenak ere kontutan hartuz.

Azkenik, koalizioak Estatuari eta  Bardeetako Komunitateari eskatu die gunearen etorkizunari buruzko hausnarketa elkarbanatua egin dezaten, udalerri kongozanteentzako garapen ekonomikoa sortuz, ingurumenarekin begirunetsu izanez eta Bardeen potentzialtasun turistikoa eta naturala sustatuz. 

Izena eman gure buletina jasotzeko