Itzuli

Barkos: “23-F Estatu kolopeko dokumentuen desklasifikazioa pauso positiboa da baina ez da nahikoa sekretu ofizialen legea indarrean jarraitzen duen bitartean"

Geroa Baiko senatariak berretsi duenez “ultraeskuinari aztarna frankista txikienarekin ere amaituz egiten zaio aurre, Sekretu Ofizialen Legea hala izanik”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak ziurtatu du 23-F Estatu Kolpeko dokumentuen desklasifikazioa “pauso positiboa dela gardentasun demokratikoaren irizpideetan”, baina ohartarazi du “ez dela nahikoa Estatuak Sekretu Ofizialen Legea bezalako lege frankista bat indarrean mantentzen duen bitartean”.

    Modu honetan, Barkosek gogorarazi duenez “ultraeskuinaren gorakada, aurre egin beharreko desafio demokratiko nagusienetako bat da eta Geroa Baitik defendatu izan dugun moduan, ultraeskuinaren aurka, min gehien egiten duen tokian jo behar da, frankismoaren aztarna txikienarekin amaitzea alegia, Sekretu Ofizialen Legea hala izanik”.

    Ildo honetan, Geroa Baiko senatariak gogorarazi du “Sekretu Ofizialen Legea, frankismoak idatzia eta gaur egun indarrean dirauena, Mikel Zabalzaren erailketari buruzko informazio garrantzitsua lortzea ekiditeko erabiltzen jarraitzen da”, senatariaren iritziz hau “benetako lotsa instituzionala” delarik.

    Horregatik guztiagatik, Barkosek Gobernu zentrala premiatu du “Sekretu Ofizialen Legea indargabetu dezan, demokrazia torpedeatu nahi dutenen aurrean demokrazia indartzeko benetako borondaterik badago gutxienez”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko