Itzuli

Barkos: “Akordioak bere kideekin edo UPNrekin lortu nahi dituen erabaki beharko du Chivitek”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledunak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoko prentsaurrekoan egindako adierazpenetan, Hitzarmenaren Legearen aldaketaren negoziazioari erreparatu dio. Barkosen arabera aste honetan akordioa lor daiteke. Barkosek azpimarratu duenez, honakoa oso gai garrantzitsua da eta ezberdintasunak gainditzen ez badira, hasierako proposamena mantentzen dela esan nahiko du, horrek autogobernuari mesede gutxi egiteaz gain, UPNrekin akordioetara lortzeko bide bat irekitzea ekarriko duelarik ere. “Hain sentsibilitate handiko gai honetan akordioak bere kideekin lortzeko jarrera mantentzen duen edo UPNrekin akordioak lortzeko bidea hartuko duen erabaki beharko du Chivitek”.

    Lan erreformari dagokionez, “anbizio handiagoaren” alde egin du Barkosek, bai eta UPNk eta Ciudadanosek, Kongresuko taldeek erreforma aldatzeko aukera izatea baztertzen dutela kritikatu du ere, bien bitartean haien koalizioak lan negoziazioari dagokionez Nafarroako ereduaren alde egiten baitu.

    Halaber, merituen baloraziorako dekretua aipatu du ere. Barkosek azpimarratu duenez, PSNrekin desadostasun argi eta agerikoa dugun alorra da hau. “Ezin uler dezakegu Nafarroako gune batean frantsesa, ingelesa eta alemana meritu moduan kontuan hartzea, baina ez euskara bezalako hizkuntza propio bat”, azaldu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko