Itzuli

Barkos: “Aurreakordioa berri ona eta egonkortasunerako lehen pausoa da”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak “berri ona” deritzo PSOE eta Unidas Podemosek erdietsitako akordioa eta bi formakuntzek “egonkortasun Gobernu bat eratzeko lehen pausoa” eman izana baloratu du, “hilabete gehiegitan akordio bokaziorik gabe” jardun ondoren.

    “Ezegonkortasun egoeran eta akordio bokaziorik gabe egon garen hilabete gehiegiren ondoren, Kongresuan ordezkaritza duten bi formakuntza aurrerakoi nagusiek lehen akordio bat izenpetu izana, eta hortaz, legegintzaldiari egonkortasuna emango dion Gobernu bat eratzeko lehen pauso bat ematea, beti da berri ona”, nabarmendu du Barkosek Europa Pressi egindako adierazpenetan.

    Adierazi duenez, “hemendik aitzina, akordiorako lan asko eta espazio asko dago oraindik”. Eta egungo Nafarroako Gobernua zein aurrekoa, bera buru zuena, “ezberdintasunak konponbidearen sinonimo direnaren adibide dira eta akordiorako tartea egon behar da”, esan du.

    Geroa Bairen bozeramalearen aburuz, “ortodoxia zorrotzetik” abiatuz “azalpen zaila” du PSOE eta Unidas Podemosek “Ganberan presentzia handiagoa” eduki zutenean “gaur egun posible dena orduan ez izatea”, baina “igandean herritarren hautestontzietan adierazi zutena, eta bereziki partaidetza falta eta hautestontzietan boto emaile askoren haserrearen adierazpena ohartarazpen argia izan da”.

    “Edozein kasutan, begirada atzera bota gabe eta egindako balizko akatsetan erreparatu gabe, lehen pauso hori gaur berri ona da”, baloratu du Uxue Barkosek.

    Azpimarratu duenez, “legegintzaldirako akordio batek gehiengoen bilaketan gutxieneko ibilbidea eduki behar du lehenik” eta deialdia egin die “ildo beretik lan egin dezaten, beti ere konpromiso horiek aurreakordioan adierazi dituzten bokazioekin bat badatoz”, eta gaineratu duenez, aurreakordio hori “neurri handi batean gure elkarbana dezakegu”. 

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko