Barkos baikor agertu da Hitzarmen Ekonomikoaren legearen inguruan akordioa lortzeko aukeraren aurrean
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen aldaketaren inguruan akordioa lortzeko aukera egoteko “itxaropena” duela adierazi du, aldi berean bere taldeak ostegunean Gobernuarekin bilera edukiko duela iragarriz. “Azken orduetan PSNren taldearekin edukitako elkarrizketen ondoren baikorrak izan nahi dugu, lege garrantzitsu baten erreforman adostasuna bilatu beharra baitago, bai eta legea aho batez onartu ere”, azpimarratu du.
Era berean, Uxue Barkosek Arartekoaren berritzeari ekiteko akordioa aipatu du ere, Javier Enerizi azken urteotan Ararteko moduan egindako lana eskertuz.
Geroa Baiko bozeramaileak akonpainamendurik gabeko adingabeen inguruan sortutako polemika artifizialari erreparatu dio ere eta nabarmendu duenez, gai honen gainean eztabaida lasai eta zorrotza eduki ahal izateko, interpelazio bat eramango du Geroa Baik hurrengo Osoko Bilkurara.
Uxue Barkos