Barkos: “Beharrezkoa da 0-3 inguruan kolektiboa, hezitzaileak eta familiak asetuko dituen erantzun batzuk Gobernutik ematea”
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan Haur Eskolen egoera aipatu du, eta ziurtatu duenez “beharrezkoa da kolektiboa, hezitzaileak eta familiak asetuko dituen erantzun batzuk gobernutik ematea”.
Konponbideen bilaketan dagoen arazoa finantzei edo aurrekontuari dagokiona bada, Uxue Barkosek eskatu du aldarrikapenak “asetzeko konponbideak bilatzen lan egin” dezaten, Geroa Bairen babesa edukiko baitu.
Etxebizitza Legeari dagokionez, Barkosek akordiorako deia egin dio PSNri eta azpimarratu duenez, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E taldeek “bakoitzak bere aldetik 32 zuzenketako pakete bera aurkeztu dugu, lege sozial, aitzindari eta lurraldea egituratzeko gaitasun handiena duenetako bat aurrera ateratzeko”. “Garaiz gabiltza hilabete honetan akordio bat lortzeko”, esan du.
PSNrekin gai honen eta bidesarien negoziazioari buruz Barkosek nabarmendu duenez, “ez dugu proposamen bat bestearekin lotzen, biak negoziatu, eta, sinetsi nahiko nuke, adostu ere egin behar dira”. “Bidesarien kontuarekin polemika ulertu gabe jarraitzen dut, Geroa Baik ez baitu legearen onarpena galaraziko, baina sektorearekin eta Gobernukideekin, bai eta Parlamentuko gehiengo aurrerakoiarekin zenbait neurri elkar banatu nahi dugu”.
Egonkortze dekretuari dagokionez, Geroa Baik ez du 3.500 plaza egonkortzeko dekretua onartzea galaraziko, baina adierazi duenez “kezkatu egiten gaitu Funtzio Publikotik eta Hezkuntza Departamentutik, eragile ezberdinekin adostasunik lortzen jakin ez izana, egonkortze prozesua gutxieneko bermearekin hasteko segurtasun juridikoa eskainiz”.
Uxue Barkos