Itzuli

Barkos: "Billy el Niñoren inguruko adierazpena aho batez onartu izana azpimarratu nahi dugu"

Uxue Barkos Uxue Barkos

Billy el Niño inspektore ohiari kondekorazioak kentzeko Geroa Baik aurkeztutako adierazpen instituzionala onartzeak "Diputatuen kongresuan kezka handia sortzen diguten zenbait jarrerari erantzutea" ekarri du, Uxue Barkosek Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren ostean adierazi duenez.

Era berean, koalizioaren bozeramailea pozik agertu da ekainaren 21era aurreratu dutelako Nafarroako mugak irekitzea, Geroa Baik eskatu izan duen bezala: "Esparru honetan egin den presioa azpimarratu nahi dugu, gure erkidegoari dagokion kasuan mugaz gaindiko espazioen egoera zigor bikoitza jasaten ari dela uste dugulako".

Izena eman gure buletina jasotzeko