Itzuli

Barkos: “Covid-aren intzidentziaren aurrean guardia ez jaistea garrantzitsua da”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren adierazpenetan azpimarratu duenez, aste honetan Ganberak haurtzaroaren politiketan jarriko du arreta, UNICEF Nafarroarekin batera bultzaturiko osoko bilkura monografiko bat eginez. Halaber, Geroa Baik Izadi Gutierrez Lizarraga adin txikikoak bere gurasoekin, María Lizarraga (Burlatakoa) eta Iñigo Gutierrez (Algortakoa) presoak alegia,  egoteko duen eskubidea bermatzea eskatu duela azaldu du. Koalizioak, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrarekin batera, ekimen bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, hurrengo osoko bilkuran eztabaidatzeko.

    Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak Covid kasuen areagotzea aipatu du ere eta azpimarratu duenez, “lehen unetik esan genuen, arreta neurrien erlaxatzearen aurrean, birusak aktibo jarraitzen duela”, horregatik, “kutsatzeen inguruko mugimenduak aztertzen jarraitu” beharra dagoela adierazi du. Covid pasaporteari dagokionez nabarmendu duenez, “beste lurralde batzuetan erabiltzen ari dute, egia da Frantzian txertaketa indizea espainiar Estatuan baino urriagoa dela, baina intzidentzia mailari eusteko tresna moduan ulertu beharreko neurriak dira”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko