Itzuli

Barkos: “Egun tristea da Parlamentuarentzako, ez baita Barrionuevoren adierazpenen aurkako adierazpen instituzional bat adosteko gai izan”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Parlametuko  Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan ziurtatu duenez, “egun oso tristea da gaurkoa Parlamentuarentzako”, izan ere “bere Eledunen Batzarrak ezin izan du Barrionuevo ministro ohiak Estatu terrorismoa justifikatuz egindako adierazpen larrien aurkako  adierazpen instituzional bat adosterik lortu”. Barkosen arabera, “hitz hauen aurkako adierazpen bat, erakunde demokratiko bati eska dakiokeen gutxienekoa da, are gehiago hamarkada hauetan zehar indarkeria hain modu odoltsuan pairatu dugun lurralde batean”.

    Bestalde, datorren ostegunean Foru Ganberan egingo den Erkidegoaren Egoerari buruzko debatea aipatu du ere. Barkosek azpimarratu duenez, “legegintzaldiaren funtsezko debateetako bat da”, eta bertan “Gobernuak hiru urte hauetako jardunaren balantze xehea egingo du”. Esan duenez, “Geroa Baitik azken txanparako jardunbide proposamen batzuk eramango ditugu ere”.

    Aurrekontuetarako akordioa dela eta, Barkosek bere oniritzia agertu du, “politika publikoak kudeatzerako orduan esparru politikoan hain beharrezkoa den egonkortasunaren ildotik egiten baitu, eta legegintzaldiaren bokazioarekin lerrokaturik daudelako”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko