Barkos: “Esparru aurrerakoi eta pluraletik abiatuz Nafarroan politika publikoak lantzeko 2015ean hasi genuen bidea finkatzen du akordioak”
Uxue Barkos Geroa Bairen bozeramaileak Nafarroako Gobernua eratzeko akordioa sinatu du María Chivite (PSN) eta Begoña Alfarorekin (Contigo-Zurekin) batera. Sinaduraren ondoren bere poza agertu du “esparru aurrerakoi eta pluraletik abiatuz Komunitate honetan politika publikoak lantzeko 2015ean hasi genuen bidea finkatzen duelako akordio honek”.
“Hori da politika publiko horien jardunari hirugarren aldiz jarraian sostengua emango dion akordioaren oinarria. Lau urte gehiago dira Komunitate honen lehen erakundearentzako akordio aurrerakoi eta pluralarekin, eta udal erakundeetan ere horren balioa azpimarratu beharko da”, adierazi du Barkosek, aldi berean “lan sutsuari esker gauzak bere onera ekarri direla” azpimarratuz.
“Egia da intentsitate handiko bi hilabete izan direla eta batzuetan aldeen artean ezadostasunak egon direla ere, baina azkenean, diodan moduan, horren emaitza zera da, legegintzaldi honi, 23-27 legegintzaldiari, gobernu akordio aurrerakoi eta plural batekin ekingo diogula”, nabarmendu du.
Uxue Barkos