Itzuli

Barkos: “Foru osasungintza publikoaren sinesgarritasuna itzuli behar zaie herritarrei”

Funtsezko bi ekintza-ardatz azpimarratu ditu Geroa Bairen eledunak: osasunaren foru legea eta 2024 urterako aurrekontuak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez, erronka handiak dakartzan ikasturte politikoa hastear da. Zentzu honetan Osasunbidea aipatu du eta “foru osasungintza publikoaren sinesgarritasuna herritarrei itzultzea” beharrezkoa dela nabarmendu du. Horretarako funtsezkoak diren bi ekintza-ardatz daude, Osasun Foru Legea eta 2024 urterako aurrekotuak alegia.

    UPNtik Geroa Bairekin lankidetzan aritzeko egindako deialdiei dagokienez, Barkosek hala esan du: “adierazpetetatik haratago pausoak ematera animatzen ditut: osasungintza alorrean, bizikidetzan edo euskararen esparruan”.

    Horrela, azpimarratu duenez, “nafar sentitzeko modu guztiak errespetatzea ez dator bat erriberako nafarrei euskararekiko eskubideak murrizten dizkien legearekin, edo Mañeru bezalako udalerriei eremu mistora igarotea ukatzearekin...”

    “Nafar itzateko modu guztiak euskara errespetatzea da ere: Geroa Baik, zalantzarik gabe, akordioetara iritsi nahi du gai honetan”, ziurtatu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko