Itzuli

Barkos: “Jardun politikoaren ardatz nagusia egonkortasun politikoarena izan behar da, legegintza propositibo eta eraginkorrerako tresna eta markoa baita”

Geroa Bairen parlamentu taldeak prentsaurrekoa egin du ikasturte politikoari hasiera emateko

    Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez, legegintzaldi honetan “jardun politikoaren ardatz nagusia” egonkortasun politikoa izan behar da, parlamentuaren lanarekin eta Exekutiboaren lanarekin eszenatoki eraginkor bat egin ahal izateko tresna baita”.

    Ikasturte politikoari hasiera emateko egin den prentsaurrekoan, Geroa Bairen parlamentu taldeak Nafarroako Gobernuari babesa emango diola bermatu du Uxue Barkosek, “beti programa akordioaren baitan eta laukoaren, Exekutiboaren edo Parlamentuaren ekimenei parlamentuko gehiengoa emateko beharrean arreta berezia jarriz”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko