Barkos “Klima Aldaketaren Legea aurten onartzea espero dugu, horretan ahaleginduko da Geroa Bai”
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Klima Aldaketaren Lege Proiektuari erreparatu dio. Barkosek nabarmendu duenez, 2021 urte honetan onartu beharreko araua izan behar du. “Behin betiko legea eta legegintzaldi honen adierazle izatea espero dugu, horretan ahaleginduko da Geroa Bai”, azpimarratu du.
COVID-19aren kutsatzeen areagotzeari dagokionez, Barkosek iragarri du Geroa Baik honi buruz galdetuko diola Gobernuari datorren kontrol saioan. “Kutsatze aukerak kontrolatzeko neurri guztiak” erabiltzearen alde egin du Geroa Baiko bozeramaileak , bai eta “txertaketan edo errefortzuzko txertaketan aurrera egitearen alde ere”. Gaineratu duenez, “esperientziak dio neurrien politika integrala positiboa eta beharrezkoa dela”. Covid pasaporteari dagokionez, “txertatutakoen eskubideak sendotuko dituela” adierazi du.
Bestalde, Nafarroako Parlamentua emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egin du eta Geroa Baiko bozeramaileak gai honen inguruan azpimarratu du “zenbakiei begiratuz, gure lehentasunen artean emakumeen aurkako indarkeriaren deuseztapena egoten jarraitzen duela”.
Uxue Barkos