Itzuli

Barkos: “Nafarroako interes orokorren defentsak erabat irmoa izan behar du aurreikusitako Europako funtsak jasotzerako orduan”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Foru exekutiboak REACT UE susperraldirako Europako funtsen burutzea hasi ahal izateko 2,7 milioi euroko aurrekontu-gehigarria onartzeko Foru lege proiektuaren alde egin du Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak. Barkosek modu positiboan baloratu du Espainiako Gobernuak aurkeztutako plan sortari Europako Batzordeak “nota altua eman izana”, baina ohartarazi duenez, Batzordeak ez die nota bera ematen “funts horiek jasotzerako orduan beharrezko doikuntzei buruzko Espainiako Gobernuaren azalpenei”. “Hemen adostasunerako deiak proposamen politiko oso zehatzekin batera eman behar dira”, esan du, aldi berean nabarmenduz “berri ona” dela Europak Espainiaren plana onartu izana, baina “oraindik funtsezko zenbait gai ziurtatu eta doitu beharra dagoela esaten ari digute, hortaz ez dezagun hartzaren larrua ehizatu baino lehen saldu”.

    Barkosek azpimarratu duenez, Nafarroako interes orokorren defentsak erabat irmoa izan behar du aurreikusitako Europako funtsak jasotzerako orduan eta gastu publikoan zeharo eraginkorrak izatearen beharra dagoela ohartarazi du: “Nafarroak aurrera egitea oztopatzen ari duten finantzaketa formulak daude”, ziurtatu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko