Itzuli

Barkos: “Nafarroan eta Espainian gertatutakoaren arteko ezberdintasun handia Geroa Bai deitzen da”

Geroa Bai ha celebrado el inicio del curso político

    Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak, Nafarroako Gobernu berria eratzeko akordioa lortzeko bere formakuntzak jokatu duen papera aldarrikatu du, aldi berean nazio mailan egondako akordio faltak sortu duen “frustrazioa” kritikatuz.

    Barkosek ziurtatu duenez, Nafarroan eta Espainian gertatutakoaren arteko “ezberdintasun handia Geroa Bai deitzen da”, eta orain eratu den Foru Exekutiboa “guk marraztuko genukeen Gobernua zehazki” ez dela azpimarratu du, “baina Geroa Baik gizarte plural baten alde lanean jarraitu nahi du, ezberdina denarekin elkarbanatzearekin harro dagoen bat hain zuzen ere”.

    Geroa Baiko buruzagiak ikasturte politikoari hasiera emateko koalizioaren ekitaldi batean parte hartu du ostiral honetan, bertan José María Aierdi Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolaketarako lehendakariordeak parte hartu duelarik, bai eta Unai Uhalde Foru parlamentuko presidente eta Nafarroako EAJko presidenteak, Javi Ollo Altsasuko alkateak eta Jon Gondán Zizur Nagusiko alkateak ere.

    Uxue Barkosek bere hitzaldian ziurtatu duenez “ez gara kuota Gobernua bilatzen egon, bai ordea guk hoberen jardun genitzakeen ardurak guretzako nahi izan ditugu, eta eskuzabaltasuna egon da akordioan, Nafarroako herritarrek irabaz zezaten guk ere ematen jakin izan baitugu”.

    "90 URTETAN EGONDAKO ERALDAKETARIK EMANKORRENA”

    Bere aldetik, José María Aierdi Gobernuko lehendakariordeak “aurreko Aldaketaren Gobernuari bere aitortza” adierazi dio eta azken lau urteetan Nafarroak “azken 90 urteetan egondako eraldaketa politiko, kultural, ekonomiko eta sozial emankorrena” eduki duela adierazi du.

    Aierdiren arabera, “Geroa Baik komunitate honetan faktore diferentzial moduan benetan ekarri duena zera izan da, Nafarroa errealak jarduera politikoen protagonismoa eta lidergoa bere egitea ahalbidetu izana”. “Geroa Baik burututako lanaren funtsezko elementua izan da eta horixe bera da botere faktikoek inoiz barkatuko ez digutena”, ziurtatu du, azpimarratuz gainera legegintzaldi honetarako adostu den Foru Gobernu berria “ez litzatekeela posible izango aurreko Gobernuak utzitakoa gabe”.

    Exekutiboko lehendakariordeak ziurtatu duenez “orain sinatu den programa akordioa lor genezakeen hoberena izan da, Nafarroan dagoen gehiengo sozial aurrerakoiari erantzuten dio, aldaketaren prozesuari jarraitasuna ematea ahalbidetuko du eta sozialisten eskuetan ere jartzen den aukera da, oraingo honetan huts egin ez dezaten”.

    Unai Hualde Foru parlamentuko presidente eta Nafarroako EAJko presidenteak, Parlamentuko Mahaia aukeratu zen eguna ekarri du gogora, nabarmenduz “Geroa Baik berriro ere Nafarroako aniztasunaren aldeko apustu argia” egin zuela, “horregatik defendatu genuen defendatu genuena, epe motzekoak ziren beste ikuspuntuen aurrean”. “Nafarroako aniztasunak bere isla edukiko zuen Mahaia defendatu genuen eta inteligentzia politikoagatik egin genuen, baina baita ere uste osoarekin”, ziurtatu du.

    Unai Hualdek ziurtatu duenez “normaltasun instituzionalera iritsi gara, Nafarroa ez da saldu, ez gara ETAren aldekoak, ez da ezer ere ez anexionatzen, nahiz eta lau indarrek sostengaturiko eta EH Bilduren abstentzioarekin lortutako Gobernu bat eguki”.

    Hualdek bestalde azpimarratu duenez, “Parlamentuaren lehendabiziko konpasek frogatzen ari dute Navarra Suma erasoaren inertziarekin jarraitzen duela, eraikitzailea ez den izpirituarekin”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko