Barkos Nafarroan euskarak duen bilakaera-joerari eta ETB3 katea hartzea barregarri uzteko ahaleginari buruz
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak euskararen inguruan eta ETB3 katea Nafarroako etxe guztietan ikusi ahal izateko eskakizunaren gainean mintzatu da Herritarrekiko Harremanen Batzordean.
- "Nafarroako gazteen % 25ek badaki euskaraz. Horrek gure gizartea norantz doan adierazten digu".
- "Gizarte honen gabeziarik handienetako bat, batzuk barregarri utzi arren, euskaraz ikasten duten eta, beraz, telebistaren bidez euskaraz aisialdirako denbora nahi duten haurrek aukera hori ez izatea da".
Uxue Barkos