Itzuli

Autonomien likidezia funtsaren inguruan kataluniarekin iragarri diren akordioek “Nafarroak estatuari egiten dion ekarpenean edukiko duen eragin ekonomikoari” buruz galdetu dio Barkosek Gobernu zentralari

Foru senatariak halaber Exekutibo espainiarrari galdetu dio ea “egoera hau berrikusteko Nafarroako Gobernuarekin beharrezko negoziazioei heltzea” aurreikusten duen

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Pedro Sánchezen inbestidurarako Autonomien Likidezia Funtsaren inguruan Kataluniarekin iragarri diren akordioen ondoren, eta beste Erkidego Autonomoetan ere formula bera erabiltzeko aukeraren aurrean, Uxue Barkos foru senatariak bi idatzizko galdera aurkeztu ditu gaur Behe Ganberan, “Nafarroak transferitu gabeko eskumenengatik Estatuko kargei egiten dion Ekarpenarengan akordio horiek edukiko duten eragin ekonomikoa Gobernu zentralak kalkulaturik ote duen” jakiteko.

    Era berean, Exekutibo espainiarrak “egoera hau berrikusteko Nafarroako Gobernuarekin beharrezko negoziazioei heltzea” aurreikusten ote duen jakin nahi du Barkosek.

    Barkosek bere “kezka” agertu du “akordio hauek Nafarroarengan izan ditzaketen eraginen” aurrean, eta horregatik “funtsezkoa” deritzo “Gobernu zentralak lehenbailehen argitzea Nafarroak transferitu gabeko eskumenengatik Estatuko kargei egiten dion Ekarpenarengan akordio horien eragina zein den”.

    “Honakoa funtsezko gaia da Nafarroarentzako eta akordio hauek gure Komunitatearengan eraginik badute, Exekutibo zentralak Foru Gobernuarekin gai honen inguruan beharrezkoak diren negoziazioei heldu beharko die”.

     

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko