Itzuli

Barkos: “PSNk UPNrekin duen akordioa jakitera eman behar du, gardentasunagatik eta leialtasunagatik”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan azpimarratu duenez, “lortutako akordio politikoek koherentzia politikorik ez dutenean eta beste interes mota batzuei erantzuten dietenean, erakundeen egonkortasuna suntsitzen da”. “Eta hau, gizarte osoak azken bi urteotan bizitzen ari duen une honetan, zeharo arduragabea da”, esan du, aldi berean ziurtatuz haien aburuz “arduraduna dena, egonkortasun politikoko klima hori berreskuratzeko lan egitea eta bertan sakontzea dela, kideen arteko konfiantza berreskuratuz”.

    Bere iritziz, “pilota PSNren teilatuan dago, bi eskakizunekin, lehenik, Nafarroako politikan eragina duten lan erreformaren inguruan UPNrekin egindako akordioak jakitera eman daitezela, gardentasunari eta leialtasunari jarraiki, eta bigarrenik, Hitzarmen Ekonomikoaren legearen erreforma bezalako kontu garrantzitsuetan politikoki lan egin dadila”. “Ez dugu pentsatu ere egin nahi UPNrekin egindako akordioaren baitan honakoa bezalako gaiak mahai gainean egon zirenik”, esan du.

    Halaber, koalizioak datorren Gobernuari kontrol saioan egingo duen gaurkotasun handiko galdera aipatu du Barkosek, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eta transferentzia honen atzerapenaren inguruan Chivite lehendakariari zuzenduriko galdera bat izango delarik. “Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskumenaren geureganatzeak, luzerako doana jada, orain arte Nafarroako Gobernuak agertutakoa baino exijentzia eta irmotasun handiagoa eduki behar ditu”, ziurtatu du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko