Barkosek Gobernu zentrala premiatu du hidrogeno berdearen proiektuei ematen zaien bultzada sendotu dezan
Exekutiboa premiatu du EB-ean lege marko berri bat sustatu dezan eta hidrogeno berdearen proiektu erreal eta eskalagarriei ematen zaien babes publikoa sendotu dezan, deskarbonizazioaren bidean gakoa baita hori
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak mozio bat aurkeztu du Goi Ganberan, horren bitartez Gobernua premiatuz “Europar Batasunaren baitan lege marko berri bat bultzatu dezan hidrogeno berdearen proiektuak sustatzeko”, bai eta “hidrogeno berdearen proiektuei politika publikoetatik ematen zaien babesa sendotu dezan ere, Hidrogeno Berdearen Europako Bankuaren baitan dauden neurriak birplanteatuz eta proiektu erreal eta eskalagarriak laguntzera bideratuz”.
Halaber, Barkosek Exekutiboari eskatu dio “Autonomia Erkidegoetatik, eta haiei dagozkien eskumenen markotik, zentzu honetan planteatzen ari diren eskaerei erantzun diezaien, benetako etorkizun industriala duten proiektuen alde eginez”.
Modu honetan, foru senatariak ekimen honen testuan azpimarratu duenez “deskarbonizazioak prozesu paralelo bat behar du, energia fosilei alternatiba diren beste energiak ekoizteko, eta hau ongi ulertu zuten Europar Batasunak eta Estatu kideek 90eko hamarkadan, energia eolikoa sustatzeko politika publikoen buruan jarriz edo, beranduago, 2000ko hamarkadan, eguzki energiaren alde eginez”.
“Orain, deskarbonizazioaren bidean energia berdeak jasandako aurrerapenean, hidrogeno berdea bezalako energia iturri berri bati eman beharreko bultzadan oinarritu behar da gure apustua”, ziurtatu du Barkosek, aldi berean gogoraraziz “Europa, kasu honetan ere, hidrogeno berdearen aldeko apustuan aitzindaria izan ela, baina lege markoan pauso bat gehiago emateko unea da orain”.
Aurki Industria Batzordean eztabaidatuko den mozio honi Senatuko formakuntza ezberdinek bere babesa ematea espero du Geroa Baiko senatariak, izan ere, eta ziurtatu duen moduan, “hidrogeno berdea funtsezkoa da energia eredu jasangarri eta lehiakor bat lortzeko”.
Uxue Barkos