Itzuli

Barkosek Berditasun ministroaren agerraldia eskatu du tratu txarren aurkako eskumuturrekoetan akats berriak antzeman ondoren

COMETA sistemaren eraginkortasuna bermatzeko neurriak eskatu ditu Geroa Baiko senatariak, genero indarkeriaren biktimak babesteko eta akats berriak ekiditeko

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Ana Redondo Berdintasun ministroaren agerraldi eskaera bat erregistratu du gaur Senatuan, indarkeria matxistagatik kondenaturiko erasotzaileak ikuskatzen dituen kontrol telematikoko eskumuturren kudeaketa sistema, COMETA sisteman alegia, akats tekniko berriak antzeman ondoren,

    Akats tekniko baten ondorioz, Berdintasun Ministerioak gailu hauen erabiltzaile diren biktimen babeserako protokoloa aktibatu behar izan ondoren, Barkosek ministroaren agerraldia eskatu du “COMETA sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko eta bere ezarpenean akats berriak ekiditeko, Ministerioak zein ekintza eta neurri hartzea aurreikusten duen” jakiteko helburuarekin.

    Senatariak azpimarratu duenez, ministroak azalpenak eskatu behar ditu, egoera hau “benetan sentikorra baita, emakumeen babeserako funtsezkoa den sistema bati buruz ari baikara”.

    Halaber, gailu hauen kontratuaren berritzearen aurrean, “zorroztasun teknikoa, kontrol publikoa eta argitasun instituzionala” eskatu du Barkosek, horien funtzionamendu egokia eta fidagarritasuna bermatzeko.

    Geroa Baik aurkeztutako agerraldi eskaera, Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren baitan Senatuak adostutako Estrategien Jarraipen eta Ebaluaketarako Batzordean gauzatuko da, Batzorde horretan Barkos bere taldearen bozeramailea delarik. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko