Barkos: “Trafiko eskumenaren transferentzia berri aparta da”
Aurreko legegintzaldian Sánchez presidenteak berak Nafarroako Gobernuarekin eta bere lehendakariarekin hartutako konpromisoa dela gogorarazi du
Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak ostegun honetan ziurtatu duenez, Nafarroari trafiko eskumenaren transferentziaren inguruan María Chivitek iragarri duen akordioa Foru Komunitatearentzako “aparteko berria da, zalantzarik gabe, eta legegintzaldi honetan burutako lana, bai eta aurrekoan ere egin zena, eraginkorra izan zela frogatzen da, Foru Komunitatearen alde egin gabe dauden transferentzien inguruko prozesua berriro martxan jartzea lortu baita”.
Horrela, Barkosek komunikabideei adierazi dienez, “Geroa Bain, eta nik pertsonalki ere, oso pozik jasotzen dugun berria da”. “Aurrekon legegintzaldian Sánchez presidenteak berak Nafarroako Gobernuarekin eta bere lehendakariarekin hartutako konpromisoa zela gogorarazi nahi dut, eta hortaz, uneotan konpromiso hori bete dela ikustea garrantzitsua da, baina are gehiago 20 urtetan zehar Estatuko Gobernuaren eta Nafarroako Gobernuaren artean zegoen transferentzia lehorteari amaiera jarri izana, legegintzaldi honetan gainditu delarik hori aurreko legegintzaldian hasitako konpromisoei esker”, azpimarratu du.
Barkosek iritziz honakoa berri “garrantzitsua” da, nahiz eta “akordio honen hizki txikia analizatu beharra dagoen oraindik”. “Gogorarazi nahi dut duela egun eskas, astebete eskas egia esateko, lehendakariak berak esan zuela ez zegoela prest transferentzia edozein preziotan sinatzeko. Uler dezaket ‘edozein prezio’ hori gaindituta dagoela, Remírez lehendakariordearen azalpenekin ikusiko dugu, datorren asteartean izango den Transferentzien Batzordean ikusiko dugu, baina uneotan trafiko transferentzia Nafarroako Foruzaingoari eskualdatzea Nafarroak eskubide osoz egindako aldarrikapen baten betekizuna da, besterik ez, Foruzaingoaren sorkundetik propioa duen eskumen baten betekizuna, eta azken finean, Geroa Bairen izenean eta nire izenean diot berri ona dela Foru Komunitatearentzat”, nabarmendu du.
Uxue Barkos