Itzuli

Barkos: “Txertaturiko herritarren ehuneko handi batekin udari hasiera ematea garrantzizkoa da”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Geroa Bairen eledunak Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren azaldu duenez, datorren osteguneko Parlamentuko osoko bilkuran txertaketaren garapenari buruz galdetuko du, eta “txertaketaren epe eta prozesuen inguruan sorturiko polemikek” kezkatzen dutela azaldu du ere. “Ekoizleen  horniduren inguruko polemikak, alor honetan arduradunek emandako aurreikuspenak egokitzea eskatzen dute. Epeak zeintzuk diren eta Nafarroako herritarren zein ehuneko egongo den txertaturik uda hasieran herritar guztiei jakinaraztea garrantzizkoa da”, azpimarratu du, nabarmenduz gainera hori bera ere “garrantzitsua izango dela aurreikuspen ekonomikoak egiteko”.

    Halaber, Barkosek aurreratu duenez, Eskola-Tailerren egoerari buruz galdetuko dio Gobernuari kontrol saioan, bai eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako kontseilari berriaren lan ildoei buruz ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko