Itzuli

Barkosek “bizitza politikoa ez auziperatzea” eskatu du eta alderdi kataluniarrei “155 artikulua gainditzeko” deia egin die

Kataluniako “demokraziaren salbuespeneko egoeraren” aurka Parlamentu aurrean egindako elkarretaratzean egon da Lehendakaria

Uxue Barkos Uxue Barkos

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak “bizitza politikoa ez auziperatzea” eskatu du Kataluniako egoeraren aurrean eta alderdi kataluniar guztiei “155 artikulua gainditzeko” deia egin die.

Horrela mintzatu da Foru Exekutiboko Lehendakaria kazetariei egindako adierazpenetan gaur asteleheneko eguerdian Nafarroako Parlamentuak deitutako elkarretaratzearen ondoren, Foru Gobernua sostengatzen duten lau formakuntzek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E) onartutako adierazpen instituzionalak eskatuta.

Protesta honekin, laukoak “Katalunian bizi den demokraziaren salbuespen egoera salatu” nahi zuen, bai eta “elkarrizketaren eta negoziazioaren” alde egin, “gatazka politikoak konpontzeko bide bakarrak baitira”.

Bere aldetik, Nafarroako Lehendakariak mezu “bikoitza eta argia” igorri nahi izan du, lehenik “bizitza politikoa bere dimentsio osoan ez auziperatzeko deia”

Halaber, “erakunde moduan deia” egin nahi izan du, “eta gainontzeko erakundeekiko errespetutik, alderdi politiko guztiei, formakuntza politiko kataluniar guztiei 155 artikulua gainditzeko”. “Nire ustek Kataluniako gizarteak merezi du”, argudiatu du.

NAFARROAKO GOBERNUAREN “KEZKA”

María Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak ere Kataluniako egoera aipatu du, Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi baten ondoren nabarmenduz Foru Exekutiboak “kezka larria” bizitzen ari duela azken hilabeteotan bizi denarekin, “egoerak ukaezina den larritasuna duelako”.

Bere iritziz, “politika auziperatzeko adibide argi baten aurrean gaude” eta azpimarratu du “Nafarroako Gobernua horren aurka agertu dela hasieratik”. “Hasieratik ere egin genuen Katalunian dauden indar politiko guztiei ardurarako deia 155 artikulua ekiditeko. Eta gau berriro ere egiten diegu dei hori indar guztiei, salbuespenik gabe, 155 artikulua gainditzeko”, azpimarratu du.

Modu horretan “aditzea” eskatu du eta “denek bere erantzukizuna izan behar dutela” defendatu du, esan duen moduan “ egoerak duen transzendentzia dela eta kezkatzen gaituelako” eta “onargarria ez den politikaren auziperatzearen kasu argia delako”.

Izena eman gure buletina jasotzeko