Barkosek Bolaños premiatu du Auzitegi Gorenak Nafarroaren eskubide historikoak zalantzan jarri izana analizatu dezan
Nafarroari trafiko eskumenaren transferentzia bertan behera uzten duen ebazpenak “Lorafna-ren Lehen Xedapena eta Konstituzioarena ere zalantzan jartzeko atea ireki” dezakeela ohartarazi dio ministroari
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak bere formakuntzaren “kezka handia” agertu dio gaur Félix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekin Harremanetarako ministroari, Nafarroari trafiko eskumaren transferentzia bertan behera uzten duen Auzitegi Gorenaren ebazpena dela eta.
Modu honetan, Barkosek gai honen inguruan azpimarratu duenez, “Geroa Baitik zalantzarik gabe ulertu dugu ebazpen honekin, forma akatsa dagoela dioen honekin alegia, benetan esaten ari dena bestelakoa dela, Lorafna-ren Lehen Xedapen Gehigarrian adierazten diren eskubide historikoen aitortza zalantzan jartzen ari baita”.
“Auzitegi Gorenak Lorafna-ren eta Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria zalantzan jartzeko atea ireki duela uler dezakegu”, ohartarazi dio Barkosek Bolañosi ministroak bere Departamentuko ildo nagusiak azaltzeko Goi Ganberako Batzorde Konstituzionalean egindako agerraldian.
“Transferentzia burutzeko modua berrikustea eskatu duenean, Auzitegi Gorenak zalantzan jartzen duena zera da, Polizia baten eskubide historikoaren aitortza, eta bide batez esan beharra dago ere pasa den mendean errepideetako polizia moduan jaio zen polizia bati buruz ari garela”, gaineratu du Barkosek.
Horregatik, Geroa Baiko senatariak Bolañosi eskatu dio “gaur Auzitegi Gorenak bere ebazpenean planteatzen dizkigun gai hauek” bere Ministeriotik analizatu daitezen, izan ere “testu konstituzional baten inguruan lortutako adostasun politikoetako batzuen jardun praktikoa ukitu dezake” ebazpenak.
Bestalde, Geroa Baiko senatariak “lanean lehenbailehen hastera” premiatu du Bolaños ministroa Eliza Katolikoaren esparruan sexu abusuei buruz Arartekoaren Txostenean jasotzen diren gomendioei dagokienez, horrela “kaltetutako pertsonak edo haien ordezkariek, beharrezkoa den kasuetan, informazioa eskuratzeko Eliza Katolikoaren artxiboetara sartu ahal izateko”.
Azkenik, “Sekretu Ofizialen Legearen erreformari heltzea” eskatu dio Barkosek Bolañosi, “beste biktima batzuen minari erreparazioa egiteko ere oso beharrezkoa baita”.
Uxue Barkos