Itzuli

Barkosek erantzun tinkoak eskatu dizkio Puenteri Adamuz eta Gelidako istripuei buruz, bai eta trenbide sistemaren segurtasunari buruz ere

“Hiletak egitera itxaron gabe dimisioak eskatzen dituen” eskuinaren jokabidea “nazkagarritzat” jo du Geroa Baiko senatariak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Adamuz (Kordoba) eta Gelidan (Bartzelona)  jazotako trenbide istripuak eragin zituzten kausen inguruan “ondorioak eskaintzeko luzapena” kritikatu du Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak, horregatik, Oscar Puente Garraio ministroa premiatu du gaur “erantzunak lehenbailehen” eman ditzan.

    Senatuko Osoko bilkuran Puentek egindako agerraldiaren baitan Barkosek ziurtatu duenez, “urtarrilaren 18an Adamuzen eta 20an Gelidan gertatutakoen gaineko ikerketa funtsezkoa da horiek eragin zituzten arazoak konpontzeko edo gutxienez, horien tamaina ikaragarria zergatik izan zen horrenbestekoa ezagutzeko, bai eta erantzukizun tekniko eta/edo politikoak zeintzuk diren jakiteko ere”.

    Halaber, Barkosek gogor kritikatu ditu UPN, PP eta Vox alderdiak, eskuineko formakuntza hauek dimisioen eskakizunean erdiratu baitute bakarrik eztabaida, “hiletak egitera itxaron gabe ere”. “Nazkagarria da ikustea nola badiren erantzukizun politikoak dimisioraino eskatzen ari diren alderdiak egotea, gertatutakoaren inguruko ikerketa ezer axola ez diela dirudien bitartean”, gaitzetsi du Barkosek.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak gaineratu duenez, “dimisioak eskatzera mugatzen dira horiek, gizartearen onuran prebentziorako eta segurtasun sistemen sendotzerako neurriak eskatu ordez, horrekin, aitzindaririk ez duen trenbide-sarearen kaos hau atzean utzi eta normaltasunera itzultzeko”.

    Foru senatariak gainera azpimarratu du istripuen ondoren ministroaren agerraldiak “orokorrean garaiz eta modu egokian” egin direla, baina ohartarazi du hori “ez dela nahikoa”. “Zalantzak sakonak izaten jarraitzen dute eta trenbide-sareko agintari, teknikari eta politikariek helarazi edo helarazten utzi dituzten bertsioenak bezain ugariak”, azpimarratu du.

    Era berean, ondorio zehatzen gabezien inguruan ohartarazi du ere Barkosek: “erbi-txakur edo ehiza-txakur ote ziren galdezka jarraitzen dugun bitartean, badago ‘ahogozatzen’ ari denik Adamuzeko trenbide tartearen berrikusketaren esleipenarekin Koldo Garciak berak harremana edukitzeko aukerarekin, urruneko harremana izanik ere”, ziurtatu du.

    “Bertsio nazkagarri hauen arduradun da ere, gertatutakoaren ondorioak eskaintzeko egon den atzerapena”, kritikatu du Barkosek, aldi berean ministroa premiatuz erantzunak “lehenbailehen” eman ditzan.

    Istripuek trenbide-zerbitzuan izan dituzten ondorioei buruzko azalpenak eskatu ditu ere Barkosek: “Abiadura handiko trenbideetan ibilbide osoa edo ibilbidearen zati bat dituzte zerbitzu guztiek haien abiadura murriztu dute”, ziurtatu du.

    “Jendeak, erabiltzaileek, galdera bat egiten dute: honek esan nahi al du Espainiako trenbide sareko trenak azkarregi joaten zirela?, ez zirela seguruak?” planteatu du foru senatariak. “Gezurrei erantzutea ez dizut eskatzen, Adamuzeko istripua gertatu eta ordu gutxira zuk zeuk hartutako neurriari baizik”, adierazi dio Barkosek Puenteri.

    “Erantzutea eskatzen dizut, ministro jauna, Adamuzen eta Gelidan hildako pertsonei zor zaien errespetuagatik -nire doluminak familiei-, zauritutako pertsonei zor zaien errespetuagatik eta trenbide zerbitzuaren erabiltzaileei zor zaien segurtasunagatik ere”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko senatariak. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko